Aitor


¿QUIÉN ERES?

Aitor Guisasola naiz, 33 urteko elgoibartarra. Bilbon bizi naiz gaur egun eta orain dela 8 urte Manahmana sortu nuen beste 3 kiderekin batera, beraz ekintzailea ere banaiz. Manahmanan fazilitazioa eskaintzen dugu erakundeentzat, prozesuak diseinatu eta bideratzen ditugu. Fazilitazioa zer den galdetzen didatenean hauxe esaten dut: lan taldeekin egiten dugu lan, lortu nahi dituzten emaitzetara iristen laguntzen diegu. Manahmanaren egitekoa lan munduan lan molde ezberdinak bultzatzea da, erakundeetan zoriontsu lan egitea lortuz.

Gehiago irakurri...

Euskadin ligatzea atsegin dugu!

Nork dio Euskadin ez dugula ligatzea atsegin? Zer da ligatzea? Lehenengo pausua eman behar al dugu? Nork aukeratzen du nor? Galdera eta erantzun hauei buruz esateko duguna interesatzen bazaizu edo honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen…


Ligatzera bultzatzen gaituen emozioa desira da, ligatzeko gogoak, hain zuzen. Pertsona batekiko atrakzioa sentitzen dugunean , berarekin egoteko gogoak pizten zaizkigu, egote hori modu askotakoa izan daiteke eta orokorrean sedukzioaren bitartez hasten da. Sedukzioa joko bat da eta joko guztiek bezala joko arauak ditu, baina, bikotearen arabera ezberdinak izango dira eta ondorioz, desberdin jolastuko dute, hau da, desberdin seduzituko dute elkarri. Batzuetan, sedukzioaren fasea asko luzatzen da eta beste batzuetan oso motza izaten da; batzuei gehien gustatzen zaiena sedukzioaren fasea da, beste batzuei, ordea, gutxien gustatzen zaiena da; batzuentzat sedukzioa da helburu bakarra, beste batzuentzat, berriz, sedukzioa gainditu behar den oztopo bat da ondoren etorriko denaz gozatzeko; batzuek baliabide ugari eta anitz dituzte sedukzioaren jokora jolasteko, aldiz, beste batzuek ez dakite nola jolastu eta rol eta genero estereotipoak imitatzen dituzte; batzuentzat sedukzioa dibertigarria eta estimulatzailea izan daiteke eta beste batzuentzat, ordea, aspergarria eta alferkeria sentitu dezakete; eta bukatzeko, sedukziora jolasten ari diren bi pertsonek joko arau berdinak konpartitu al dituzte edo ez, eta ez daudenean ados eta eroso joko arauekin, kosifikazioa edota jazarpena (acoso) eman daitezke. Beraz, sedukzioa ez da inoiz agresio bat izango, bai ordea, jazarpena.

Gehiago irakurri...

Plazerra zure eskuetan

Sexuari buruz hitz egiteko beti da garai ona da, eta zehazki, sexu harremanei buruz. Osasunerako eta jabekuntzarako ezinbestekoa da gure sexualitateaz gozatzea eta honekin gustura egotea, baina hori ez dago segurtasunarekin lehian…

Demasiadas veces nos han bombardeado a la gente joven sobre el peligro que supone tener relaciones sexuales no seguras porque derivan en infecciones de transmisión genital y embarazos no deseados. Pero si analizamos de qué hablamos cuando hablamos de relaciones sexuales y a qué nos referimos cuando decimos seguras, veremos que existe una concepción de la sexualidad limitada, donde imperan los prejuicios debido a que el sexo sigue siendo un tema tabú, aunque se pueda hablar de ello incluso nos eduquen en ello. En primer lugar, se reducen las relaciones sexuales a una única práctica, la penetración; rebajando a un segundo plano definiendo como preliminares el resto de prácticas que proporcionan el mismo o mayor placer, sobre todo a las chicas. Centrando el discurso en torno a las consecuencias negativas que supone practicar el coito (penetración) sin preservativo sin dar más detalles en relación a cuáles son los ingredientes necesarios para ello. 

Gehiago irakurri...

Oihane

Oraingo honetan Oihane izan da GEU BION ARTEAN ataleko elkarrizketan parte hartu duen gaztea. Gizarte hezitzailea da eta bere lanagatik eskarmentua du haur eta gazteekin, horrez gain urteak daramatza musika munduan murgilduta. Hona hemen bere erantzunak:

 

Gehiago irakurri...

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook