Azaroaren 25eko Adierazpena. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Шаблоны Joomla здесь.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, udalerriko gazteen artean indarkeriaren prebentzioaren garrantzia azpimarratu nahi du Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak.

Badakigu genero-indarkeria emakumeen menpekotasuna betikotzeko tresna dela; badakigu, baita, egiturazko arazoa dela, sustraian gizonen eta emakumeen arteko botere-desberdintasunak dituena.

Gazteen arteko harremanak berdinagoak direla uste dugun arren, zenbait azterlanek diotenez, menderatze-harremanak ez dira desagertu sozializazio-prozesuan eta gizonezkoen menderatzea errepikatzeko funtsezko elementuak hauek dira: gizarteak maitasuna ulertzeko duen modua eta gazteek eurenganatzen dituzten ereduak -erakargarria zer den esaten dutenen ereduak-. “Maitasun erromantikoaren mitoa”ren oinarrian banakotasuna eta norbere espazioa utzarazten diguten uko egiteak eta sufrimendua daude. Maitasunaren gizarte irudi hori dela-eta sortzen dira mendetasunezko eta kontrolezko rolak, bai harreman heterosexualetan, bai harreman lesbikoetan eta homosexualetan.

Baina emakume gazteek, indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasateaz gain, indarkeria sinbolikoa ere jasaten dute, alegia, ikusten ez dena baina emakume gazteengan beldurra sorrarazten duena.

Genero-indarkeria gizartea osatzen dugunon ardura da, ez bakarrik indarkeria erabiltzen dutenena, zenbaitetan entzun izan dugunez. Horregatik guztiagatik, Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak dei egiten die Bilboko emakume eta gizon guztiei, batez ere gazteenei, erakunde publikoei eta emakumeen elkarteei genero-indarkeriari denok batera aurre egiteko eta horrekin batera:

• Jokabide sexistak eta estereotipatuak erauzteko, jokabide horiek emakumeen askatasuna murrizten dute-eta.
• Harreman afektibo-sexualen ereduak aldatzeko
• Eta espazio publikoa beldurrik gabe okupatzeko

Gure konpromisoa agertzeko, bilbotar guztiak, batik bat neska-mutilak, gonbidatu nahi ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta azaroaren 25ean egingo diren ekitaldietan parte hartzera.

лимузин на свадьбу.