Bardintasunaren aldeko photocall-a. Arriagan, 2015-08-29

Шаблоны Joomla здесь.

Marijaia aste nagusiko bigarren larunbatean azkeneko aldiz irten zen Bardintasunari keinu egitera eta berdintasunaren aldeko eta eraso sexisten aurkako mezuak jasotzera. Oraingoan Arriagara bueltatu zen eta bertan lagun asko hurbildu zitzaizkion.

Marijaia oso gustora egon da aurten lagun guztiokin. Eta mezu bat helarazi nahi dio gizarteari: nahiz eta jaiak bukatu diren eta bera berriz ezin den momentuz kalera irten, urte osoan zehar Bardintasunari keinu egitera eta eraso sexistei aurka egitera deitzen gaitu guztioi.

Ekintzaren dinamizatzaileak Pompom Antzerki eta Animazio Taldea eta Adirane Azkuenaga argazkilaria izan dira. Beraiei ere eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik eta bera laguntzeagatik.

Azkeneko eguneko argazkiak hemen dituzue! Bilatu zeurea!

лимузин на свадьбу.