Zinemakumeak gara!

Шаблоны Joomla здесь.

Zinemakumeak gara! Emakumeek egindako Zinearen Erakusketarekin emakumeek zinemari egin dioten ekarpena gehitu nahi diote hiri honetako kultura-jarduerei, eta, zenbait arrazoi direla eta, zirkuitu komertzialetan lekurik ez dutenei, nahiz eta kalitate oneko filmak izan.

Urte hauetan guztietan, bestalde, Bilboko jendearekin duten hitzordua urtez urte berritzera eraman ditu konpromiso feministak, diskurtso hegemoniko maskulinoa hausten duten adierazpen zinematografiko berriak eraikitzen lagunduz , ikus-entzunezko hizkuntzaren esanahiak berregituratuz eta zabalduz, eta begirada femeninoa erantsiz.

Hori lortzeko asmotan, bi egitasmorekin datoz: 

Alde batetik, emakumeek egindako zinea eskainiko duen XXI. erakusketa daukagu, non emakume desberdinek beraien lanak aurkeztuko dituzte. Hurrengo link-ean  filmen ordutegiak izango dituzue: http://zinemakumeak.com/eusk/erakusketa

Bestetik, Zinemakumeak gara! eta AUX Magazinek, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XXI. Erakustaldiaren barruan, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren V. Edizioa (aurrerantzean, XPrest! AUX.) antolatu dute. 

 

Animatu zaitez!

лимузин на свадьбу.