Azaroaren 25a

Azaroaren 25. Biolentzia matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25. Biolentzia matxistaren aurkako nazioarteko eguna1999 urtean NNBBek erabaki zuten azaroaren 25a Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna deklaratzea, 1960 urtean -Azaroaren 25an- Dominikar Errepublikako diktaduran hildu zituzten Mirabal hiru ahizpen oroimenez. Ordutik, mundu osoan zehar hamaika aktibitate antolatzen dira egunero milioika emakume bortxakeria pairatzen dutela gogoratzeko.

Hirian zehar ekitaldien gain, Azaroaren 25 Koordinadora Feministak eta Bizkaiako erakunde feministek manifestazio bat antolatzen dira.

Emakumeekiko indarkeriaren aurkako manifestazioa
Bilboko Arriaga Plazan, 19:30etan

25N gertu dago

Declaración 25-N. Consejo de las mujeres de Bilbao por la igualdad

Con motivo del 25 de Noviembre, Día Internacional contra la Violencia Hacia las Mujeres, el Consejo de las Mujeres de Bilbao por la Igualdad, quiere resaltar la importancia de la prevención de la violencia entre la juventud del Municipio.

Sabemos que la violencia de género es un instrumento que perpetua la subordinación de las mujeres y que es un problema estructural cuya raíz se encuentra en las desigualdades de poder existentes entre hombres y mujeres.

Aunque pensemos que hoy en día las relaciones entre las personas jóvenes son más igualitarias, diversos estudios indican que las relaciones de dominación siguen perdurando en el proceso de socialización y un elemento fundamental de la reproducción de la dominación masculina es la norma cultural sobre el imaginario social del amor y los modelos de atractivos que la juventud asume. El “mito del amor romántico” se basa en renuncias y sacrificios que nos hace abandonar la individualidad y el espacio propio. Este imaginario social del amor hace que se produzcan roles de sumisión y control tanto en las relaciones heterosexuales como en las relaciones lésbicas y homosexuales.

Pero las jóvenes, no solo se ven afectadas por la violencia física o psicológica, también está presente la violencia simbólica, aquella que no se ve pero a través de la cual se construye el miedo en las jóvenes.

La violencia de género es responsabilidad de quienes formamos la sociedad, no sólo de quien la ejerce directamente, como se escucha a veces. Por todo ello, el Consejo de las Mujeres de Bilbao por la Igualdad  hace un llamamiento a las mujeres y hombres de Bilbao, especialmente a los y las más jóvenes, a las instituciones públicas y al movimiento organizado de mujeres, para luchar conjuntamente y así:

•     Erradicar los comportamientos sexistas y estereotipados que siguen restando libertad a las mujeres,
•    Transformar los modelos de relación afectivo-sexuales
•    y ocupar el espacio público sin miedo

Para visibilizar nuestro compromiso invitamos a las bilbaínas y bilbaínos, especialmente a las chicas y chicos a participar en los diversos actos que se celebrarán con motivo del 25 de noviembre, Día Internacional de Lucha contra la Violencia hacia las Mujeres.

Azaroaren 25eko Adierazpena. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, udalerriko gazteen artean indarkeriaren prebentzioaren garrantzia azpimarratu nahi du Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak.

Badakigu genero-indarkeria emakumeen menpekotasuna betikotzeko tresna dela; badakigu, baita, egiturazko arazoa dela, sustraian gizonen eta emakumeen arteko botere-desberdintasunak dituena.

Gazteen arteko harremanak berdinagoak direla uste dugun arren, zenbait azterlanek diotenez, menderatze-harremanak ez dira desagertu sozializazio-prozesuan eta gizonezkoen menderatzea errepikatzeko funtsezko elementuak hauek dira: gizarteak maitasuna ulertzeko duen modua eta gazteek eurenganatzen dituzten ereduak -erakargarria zer den esaten dutenen ereduak-. “Maitasun erromantikoaren mitoa”ren oinarrian banakotasuna eta norbere espazioa utzarazten diguten uko egiteak eta sufrimendua daude. Maitasunaren gizarte irudi hori dela-eta sortzen dira mendetasunezko eta kontrolezko rolak, bai harreman heterosexualetan, bai harreman lesbikoetan eta homosexualetan.

Baina emakume gazteek, indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasateaz gain, indarkeria sinbolikoa ere jasaten dute, alegia, ikusten ez dena baina emakume gazteengan beldurra sorrarazten duena.

Genero-indarkeria gizartea osatzen dugunon ardura da, ez bakarrik indarkeria erabiltzen dutenena, zenbaitetan entzun izan dugunez. Horregatik guztiagatik, Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak dei egiten die Bilboko emakume eta gizon guztiei, batez ere gazteenei, erakunde publikoei eta emakumeen elkarteei genero-indarkeriari denok batera aurre egiteko eta horrekin batera:

• Jokabide sexistak eta estereotipatuak erauzteko, jokabide horiek emakumeen askatasuna murrizten dute-eta.
• Harreman afektibo-sexualen ereduak aldatzeko
• Eta espazio publikoa beldurrik gabe okupatzeko

Gure konpromisoa agertzeko, bilbotar guztiak, batik bat neska-mutilak, gonbidatu nahi ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta azaroaren 25ean egingo diren ekitaldietan parte hartzera.

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook