Prestakuntza eta jarduerak

Zinemakumeak gara!

Zinemakumeak gara! Emakumeek egindako Zinearen Erakusketarekin emakumeek zinemari egin dioten ekarpena gehitu nahi diote hiri honetako kultura-jarduerei, eta, zenbait arrazoi direla eta, zirkuitu komertzialetan lekurik ez dutenei, nahiz eta kalitate oneko filmak izan.

Urte hauetan guztietan, bestalde, Bilboko jendearekin duten hitzordua urtez urte berritzera eraman ditu konpromiso feministak, diskurtso hegemoniko maskulinoa hausten duten adierazpen zinematografiko berriak eraikitzen lagunduz , ikus-entzunezko hizkuntzaren esanahiak berregituratuz eta zabalduz, eta begirada femeninoa erantsiz.

Hori lortzeko asmotan, bi egitasmorekin datoz: 

Alde batetik, emakumeek egindako zinea eskainiko duen XXI. erakusketa daukagu, non emakume desberdinek beraien lanak aurkeztuko dituzte. Hurrengo link-ean  filmen ordutegiak izango dituzue: http://zinemakumeak.com/eusk/erakusketa

Gehiago irakurri...

2015-2016 Ikasturterako berdintasun tailerrak

Bihartik aurrera zabalik daukazue Bilboko Udaleko emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea. Anima zaitezte eta izena eman!

Mañana se abre el plazo de preinscripción para los talleres de igualdad de mujeres y hombres del Ayuntamiento de Bilbao. ¡Anímate y apúntate!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiagorako: http://www.bilbao.net/guiacursos2015/guia_digital/index.html#p=72

 

Lesbianak, legez eta bidez / Lesbianas con recursos

Emakume lesbianek pairatzen duten diskriminazio soziala eta mota guztietako baliabide sozialak ezagutzeko eta erabiltzeko diskriminazioek eragindako ondorioak aztertzeko asmoa du ikerketa honek. Emakume lesbianentzat arriskutsuak diren lekuak eta egoerak ezagutu nahi ditu, askotariko bereizkeriarekin lotutako alderdiei so eginez. Lan honek Emakunde beka lortu zuen.

Egileak: Inmaculada Mujika Flores (koordinatzailea), Elena Olaortua González, Josune Ortiz Atienza eta Amparo Villar Sáenz

Lesbianas con recursos. PDF

Lesbianak, legez eta bidez. PDF 

 

Presentación del libro 'Miradas atrevidas'

Bizitza eta maitasun gay-lesbianoko historiak, frankismo eta trantsizio garaian EAEn izeneko liburuaren eta dokumentalaren aurkezpena.

_ Jose Luis Madrazo Juanes. Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Komunitate Garapenerako Zuzendaria
_ Xabier Legarreta Gabilondo. Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendari Nagusia
_ Empar Pineda, aurkeztu beharreko liburuan lekukotasunaren emailea
_ ALDARTE eta EHGAMeko ordezkariak

Data eta lekua: Abenduaren 16an, La Bolsan (Pelota kalean, Bilbon)

Ordua: 19:00etan

Antolatzailea: ALDARTE eta EHGAM

 

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook