Especiales

Bikote harremanen mito eta errealitateak

Gure artikuluak

Hilabete honetan aurkezten dugun artikulua, bikote harremanetan zentratuko da, zehazki, hauen inguruan dauden mito batzuk desmuntatzen saiatuko gara. Animatu zaitezte irakurtzera, seguraski identifikatuta sentituko zarete eta...

Bikote harremanak eraikitzea eta bikotean egotea ez da lan erraza, konplexua baizik; gainera, ez du inporta lehendabiziko harremana edo azkenekoa bada, beti izango baita konplexua. Batez ere, kalean dauden mito eta estereotipoetan oinarritzen bagara gure bikote harremana kudeatzeko edota inguruan ditugun bikoteak soilik gure erreferente bihurtzen badira. Hemen, sexuaren gaiarekin gertatzen zaigun bezala (mundu guztiak sexualitatea duenez eta sexu harremanak praktikatzen dituenez, denok gara sexuan adituak) ondorengo ustea nagusitzen da: bikote harremanak dituztenek, bikotean egoten dakite. Baieztapen hau FALTSUA da.

Gehiago irakurri...

8 DE MARZO: DÍA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES

Gure artikuluak

Gaurko eguna ospatzeko artikulu berezi bat idatzi dugu; alde batetik, gogorarazi nahi dizuegu zer eta zergatik ospatzen dugun egun hau, eta bestetik, zergatik jarraitu behar dugun ospatzen bai emakumeek eta baita gizonek ere, ELKARREKIN ETA ESKUTIK…

Hoy en día ya nadie cuestiona o se atreve a cuestionar públicamente que la conquista de los derechos sociales, económicos, políticos y laborales que ejercen las mujeres son fundamentalmente el resultado de la larga lucha ejercida por los movimientos feministas.

Poco a poco comenzamos a conocer sus nombres y sus caras, gracias a películas tan actuales como “Las sufragistas” y gracias también, a espacios como éste que nos permiten señalar de forma contundente que la historia de las mujeres es fundamentalmente una historia de invisibilidades.

 

Gehiago irakurri...

Bilboko emakumeak. Nosotras contamos

Martxoaren 8a

Maria Gonzalez

Geu bion artean

Oraingo honetan Maria Gonzalezek parte hartu du GEU BION ARTEAN ataleko elkarrizketan. Animatu zaitez eta deskubritu zer kontatzen digun!

¿QUIÉN ERES?

Maria González Gorosarri naiz, Komunikazioan doktorea. Durangon jaio nintzen, Mallabian bizi izan nintzen eta orain Berlinen lanean nago. Hedabideak aztertzen ditut, kalitatezko kazetaritza sustatzeko. Horrez gain, emakume antifaxistei buruz idazten dut, Francok 1936an Estatu-kolpea eman zuenetik Soviet Batasuneko ejerzituak 1945ean Hitlerren gorpua aurkitu zuen bitartean, eta Europako faxismoaren aurka borrokatutako emakumeen istorioak (Euskal Herriko emakumeenak, batez ere) biltzen ditut. Adibidez, 2011n Benita Uribarrena topatu genuen Durango 1936 Kultur Elkartetik. Uribarrena durangarra zen, baina 1937ko martxoaren 31n faxistek Durango bonbardatu zutenean, Frantziara errefuxiatu moduan joan zen, 15 urte zituela. Handik hiru urtera naziek Frantzia okupatu zutenean, Uribarrenak erresistentzia antifaxistan parte hartu zuen. Atxilotu zutenean kontzentrazio-zelai batera eraman behar zuten, baina naziak gerra galtzen hasi ziren. Uribarrena topatu genuenean, oraindik inork ez zion eskertu egindako lana, bere bizitza jokoan ipini arren. Hurrengo urtean hil zen.

Gehiago irakurri...

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook