Mi cuerpo mi campo de batalla

Urtea indarrarekin hasteko, hilabete honetan, neskak eta mutilok daukagun herramienta eraldatzaile garrantzitsu bati buruz hitz egingo dugu: gorputza. Ez dugulako gorputzik, gorputza garelako baizik…

 

Gehiago irakurri...

Mujeres y discapacidad: combatiendo la doble discriminación. haztemovi.

Ezgaitasunen bat duten emakumeek diskriminazio bikoitza pairatzen dute, emakume izateagatik eta ezgaitasuna izateagatik.

Honegatik FEKOOR Fundazioak, zeinek 2002.urtetik emakume boluntarioek aurrera eramaten duten Emakume Komisioa duen bere estruktura barnean, intzidentzia espeziala egiten du diskriminazio mota guztiekin akabatzeko.

Orain FEKOOR-ek #izanMOVI kanpaina martxan jarri du, zeinekin gizartearen atxikimendua bilatzen duen guztiok gure bizitzaren jabe izateko eta gure proiektuak garatzeko eskubidea izan dezagun, gaitasunak eta beharrak direnak direla.

 

Gehiago irakurri...

Berrio-otxoako Talde Feministako Miriam

Oraingo honetan Miriamekin hitz egiten ibili gara, Berrio-otxoa ikastetxeko talde feministako batxilergoko ikaslearekin. 

¿QUIÉN ERES?

Nire izena Miriam da, hamasei urteko neska bat naiz. Lau kideko familia batean jaio nintzen. Etxean bi emakume eta bi gizon izateak berdintasunarekin erlazioa duten gaiak jorratzea laguntzen du. 

Bilboko auzo handi batean bizitzen naiz, Santutxu du izena eta pixkanaka pixkanaka berdintasunerantz pausuak ematen dira bertan, ikastetxeetan, lantoki batzuetan etab. 

Berrio-otxoa izeneko ikastetxe batean ikasten ari naiz, batxilergoko lehenengo mailan. Gustukoa dut musika entzutea, dantza egitea…Asko gustatzen zait jendea ahal dudan guztietan laguntzea, hitz egitea, gauza ezberdinak egitea, eta jatorra izaten saiatzen naiz. Proiektu berri bat egiten ari naizenean beti ahal dudan guztia ahalegintzen naiz, ondo egiteko, adibidez ikastetxean sortu dugun talde feministan.

Gehiago irakurri...

Gure desiren jabe gara?

Urtea ganoraz bukatzeko, jarraian gure 2015-eko azken artikulua aurkezten dizuegu DESIREN inguruan, espero dugu zuen gustukoa izatea eta interesgarria suertatzea:

Demasiadas veces mezclamos lo que deseamos con lo que fantaseamos, lo que nos gustaría hacer con lo que no podríamos llegar hacer; tal vez porque no tenemos claro qué es eso del DESEO y qué es eso de las FANTASÍAS. Cuando hablamos de deseo  hablamos de tener ganas de “algo” y ese algo puede ser diverso e incluso puede estar relacionado o no con las relaciones sexuales. Por ejemplo: pasarlo bien, disfrutar, dar y recibir afecto, experimentar, sentirse adulto, agradar, etc. El deseo erótico, las ganas, propician el encuentro con uno mismo o con los demás. Sin embargo, las fantasías sexuales, son pensamientos e imágenes de temas sexuales que nos llevan a sentir sensaciones corporales placenteras. Las fantasías son una manera eficaz de erotizar la mente y el deseo un impulso que nos lleva a actuar y satisfacer las ganas.

Baina, desiraren eta fantasiaren artean desberdintasun handi bat dago, desirak aurrera eraman ahal diren nahiak dira, aldiz, fantasiak ez; fantasia izateko ezin daiteke aurrera eraman edota ez dugu nahi izango aurrera eraman. Fantasia ulertezina eta lortezina izan daiteke, gainera berau errealitatera eramatea, gure bikote harremana (bikote edukiz gero) edo gure ongizatea orokorrean, arriskuan jarri dezake eta hori ez da aburua. Fantasia gure buruan bakarrik gertatzen den zerbait da, beraz, gure kontrolpean dago eta ez da ari errealitatean gertatzen; horregatik, eman diezaiogun baimena gure buruari txarto eta errudun sentitu gabe fantaseatzeko nahi dugunaren inguruan, inorekin konpartitu gabe. Ez bagara askeak gure buruan non izango gara ba? Desirak, ordea, gure nahiak errealitatera eramateko bulkadak dira eta ez baditugu sekula asetzen zapuzten gara; baina, egiazkoak direnez, muga batzuekin topo egingo dugu, besteek jartzen dizkiguten mugekin, hain zuzen. Fantasiak auto-ezagupenerako eta sormenerako bikainak dira, baina, arriskutsuak bilakatu daitezke errealitatera eramaten baditugu, ez direlako desirak.

Fantasear con el chicomalotede las películas heteronormativas de amor romántico puede ser muy placentero, sin embargo, puede ser peligroso querer vivenciar una relación de esas características en la vida real. Por un lado, en las películas, siempre superan las consecuencias negativas derivadas de tener una relación con un perfil de chico “malote” y se justifica sistemáticamente de alguna manera el comportamiento de él. Y por otro lado, sólo nos muestran el inicio de la relación, el enamoramiento, y nunca vemos cómo acaba o en qué deriva la historia. A pesar de todo esto, el chico “malote” pone, despierta atracción entre las chicas y los chicos, las mujeres y los hombres, no lo podemos negar pero si analizar.

 ¿Por qué pone tanto el chico malote?

  • ¿Puede ser que gracias al chico “malote” muchas personas se dan permiso para vivir experiencias que por su cuenta no se lo permitirían?
  • ¿Puede ser que gracias al chico “malote” muchas personas rompen las normas sin asumir las consecuencias?
  • ¿Puede ser que gracias al él diversas personas se arriesgan a desinhibirse?

Zergatik pizten duen atrakzioa mutil perfil honek arrazoi desberdinak izango ditu pertsona bakoitzaren arabera eta seguraski zerbait egongo da amankomunean. Dena den, ez gaitu bide onetik eramango, gu ez baikara bidea eta norabidea zuzentzen eta lideratzen dugunok harreman mota horietan, baizik eta bera. Hala ere, arriskatzen bagara mutil mota honekin bikote harreman bat eraikitzera, atrakzioa pizten digulako eta desiratzen dugulako, jakin beharko dugu zehazki zer nahi dugun berarekin. Alde batetik, entretenigarria izan daiteke berarekin konpromezu eta intimitate maila baxuko bikote harremana osatzea, hau da, kontratu mota esplizitu eta ez zorrotz batekin, “amigo con derecho a roce” deritzoguna. Ostera, jolas arriskutsu batean murgildu gaitezke, harreman mota honen arauak apurtzen baditugu, bikote kide bakoitzak zerbait ezberdina nahi badu eta ez badira muga pertsonalak errespetatzen baliorik ematen ez zaielako.

Por otro lado, es muy importante el autoconocimiento, conocer cómo funciona nuestro deseo y nuestra erótica y cómo influye la socialización de género (a chicos y a chicas nos educan diferente) en la vivencia de ambos; es decir, saber qué activa mi deseo: el sentirme deseado o deseada o ser deseante, saber qué necesito para tener relaciones sexuales con otras personas: sentir atracción o sentir algo más que implique sentimientos, y saber qué normas sociales sigo para ser aceptada o aceptado. En relación a este último, se trata de conocer hasta qué punto hemos interiorizado las expectativas, mitos (mito del amor romántico) y estereotipos sociales y dónde están nuestras líneas rojas en una relación de pareja.  

Azkenik, komunikazioa funtsezkoa da, ez badugu hasieratik adosten zer garen, inertziaren ondorioz kontratu inplizitua eraikiko dugu: bikote finkoa eta itxia. Bikote mota hau ez da negatiboa, hitz egin eta adostu gabe edozein motatako bikote harreman bat eraikitzea baizik eta hau izatea buruan dugun alternatiba bakarra. Azkenik, jakitea zer nahi dugun lehenengo pausua da, baina garrantzitsuena gure buruekin bat datozen bikote proiektuak eraikitzea da, koherenteak eta leialak izanik. Maitasunaren gainetik errespetua dago beti, maitasunarekin bakarrik ez da nahikoa eta errespeturik gabe ez ditugu tratu onak garantizatuko. Horretarako lehenik eta behin gure burua errespetatu behar dugu, gure buruekin izan beharko gara leialak, GURE NAHIEKIN, eta ez horrenbeste bestearen nahiekin. Bikote harreman batean norbanako bakoitza bere burua errespetatzen badu eta bere buruarekin zintzoa bada, harremana sinergikoa izango da, hau da, biak irabazten aterako dira, aldiz, ez bada horrela bitariko bat bestearen menpe kolokatuko da eta baten DESIRAK bestearenak baino balio gehiago izango dute.  

Beraz, zein motatako bikote garen identifikatzea ezinbestekoa da, desio dugunaren, garenaren eta bilatzen dugunaren arabera, gure erlazioan negoziatu ahal izateko eta botere simetria garantizatzeko, eta azken finean, jabekuntzara eramango gaituena…

EGILEA:

 

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook