Daniel Cabrera

Шаблоны Joomla здесь.

Se llama Daniel, acaba de cumplir 18 años y desde pequeño le ha fascinado el baile y en concreto el ballet. Se inició en el ballet clásico a los 8 años y lo ha practicado hasta los 15 en la Escuela de Danza y Coreografía de Igor Yedra en Bilbao; actualmente, está inmerso en el jazz moderno y la danza contemporánea. Entrevistar a Daniel es una magnífica opción para visibilizar la vivencia positiva de un chico que no encaja en las normas de la masculinidad tradicional y generar un cambio en el imaginario de la gente joven para remover ideas y romper el tabú social en torno a la danza. 

 

¿QUIÉN ERES?

Daniel Cabrera Marchante naiz. Zazpi urte ditudanetik dantza eskola ezberdinetara joan naiz eta dantza mota desberdinak ikasi ditut. Nire lehenengo eskolan, Escuela de danza y coreografía Igor Yebra,  zazpi urte eman nituen eta han ballet-a, Kontemporaneoa, Bolero eta antzerkia landu nituen. Eskola horri esker, hainbat Euskal Herriko antzoki garrantzitsuetan dantzatu dut, hala nola, Arriaga, Kursaal, Euskalduna... "El Cascanueces" edo "Coppelia" ballet famatuak interpretatzen. Nire bigarren eskolan, Escuela de danza Andoni Aresti Landa, Balletarekin jarraitu dut eta jazz liriko eta modernoa gehitu ditut lehen aipatutako dantza estiloen zerrendan. Orain, institutua amaitu ondoren, hurrengo urte osoa hartuko dut eskola honetan kurtso intensiboak egiten hobetzeko eta Euskal Herritik kanpora joateko, nire potentziala benetan erakutsi ahal izateko.

¿QUÉ ES PARA TI LA IGUALDAD EN TU VIDA DIARIA?

"Berdintasuna" modu desberdinean bizi dut nire bizitzaren arloen arabera. Adibidez, oso institutu liberal batera noa (agian arte eszeniko eta plastikokoa delako) eta han berdintasuna egunerokotasunean bizi dut. Ez da inor arraro begiratzen edo arraro tratatzen eta guztiak elkar errespetatzen dugu. Hau da, nire institutuan berdintasuna normala da baina zoritxarrez ez da leku guztietan horrela gertatzen. Lehen ikasten nuen ikastolan, ezberdina ikusten bazintuzten txarto tratatzen zintuzten diferentea zinelako bakarrik. Eta nire lehenengo ikastolan bezala, gizartean gauza bera gertatzen da, guztiak berdinak dira baina ez dute beraiek bezalakoak ez direnei merezi duten berdintasuna eman nahi, horrela da gure gizartea, hipokrita hutsa. Neskekin konparatuta dantzariak diren mutil askoz gutxiago daudela esan dezaket baina horregatik mutilei ez gaituzte ezberdin tratatzen eta gu disziplina horrekin tratatzea asko baloratzen dut.

Horregatik esan dut lehen berdintasuna ez dela nire bizitzako arlo guztietan berdina, nire institutuan eta dantza eskolan zerbait normala bezala tratatzen dute, baina argi dago gizarteak ez duela gauza bera egiten eta askotan soka-tira balitz bezala ematen du.

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Geu Biok moduko baliabideakgaur eguneko gizarteak behar duena dela uste dut. Gogoratzen dut nire lehenengo ikastolan sexuari buruzko txarlak ematera etortzen zirela eta, adibidez, emakume bat besapean hilearekin erakusten zutenean, neska eta mutil guztiak nazka sentitzen zuten. Ez bakarrik mutilek, neskek ere. Gizarte honek neskeei era batean funzionatzera erakutsi die eta jakin behar dute nahi duten erara funzionatu al dutela, gizarteak nahi duen era ez bada ere eta ez dagoela ezer txarra hori egiterakoan. Bere burua maite behar dute.  Gainera, uste dut beste emakumeen esperientziak irakurtzea ere lagundu al diela bere burua maitatzeko eta  beldurrik gabe aurrera egiteko.

¿QUÉ LES DIRÍAS A LOS CHICOS PARA FOMENTAR SU PARTICIPACIÓN EN EL MUNDO DE LA DANZA?

Egin dezatela, beldurrik ez izateko, beraiek egin nahi dutena eta disfrutatzen dutena baldin bada egin dezatela, berdin da jendeak  zer esaten edo pentsatzen duen. Dantza norberaren  burua adierazteko modu eder bat da,  berdin da mutila edo neska izatea. Beraien burua adierazteko modu bakarra da jende askorentzat, ez dago ezer txarra horretan.

¿ANTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO QUÉ?

Horren kontra joan behar da, ezin gara ezer egin gabe gelditu, beldurra ematen badu ere. Genero indarkeria inoiz ulertuko ez dudan gauza bat da, gertatzen diren gauza asko gehiago bezala egia esanda, eta gertatzen jarraitzen du, baina aitzakiekin barkatzen denez ez diote garrantzia emanten. "Mozkortuta zegoen, ez zekien zer egiten zuen" edo "Probokatu egin ninduen" batekin guztia konpontzen dute eta jendeak zerbait normala edo "gertatzen den zerbait" bezala ikusten du. Eta horrela barkatzen jarraitzen badugu gero eta kasu gehiago egongo dira, horregatik beldurra ematen badu ere genero indarkeriari aurre egin behar zaio. Eta ez bakarrik fisikoari, psikologikoari ere, lehenengoa bezain gogorra izan al da eta.

ESKERRIK ASKO DANIEL GEU BION ARTEAN PARTE HARTZEAGATIK!

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook