LARA IZAGIRRE

Шаблоны Joomla здесь.

Gaur Lara Izagirrek erantzuten digu GEU BION ARTEAN atalean egindako galderei. Zinema munduan emakumeen egoerara pixka bat hurbilduko gara berak kontatzen digunaren bitartez. Bihar hasiko den Zinemaldiko 63. edizioan bere lehen luzemetraia aurkeztuko du.

¿QUIEN ERES?

Zinemagilea naiz. Urte batzuk daramatzat zinearen munduan laburmetraiak sortzen eta orain, nire lehenengo luzemetraia aurkeztuko dut. Izenburua “Un Otoño sin Berlín” da.

¿CÓMO ENTIENDES LA IGUALDAD EN TU VIDA DIARIA?

Zinemaren munduan ez da emakume eta gizonen arteko berdintasunik existitzen. Egiten diren pelikulen %90a gizonak zuzenduak dira. Emakumezko aktoreek ere gizonek baino paper gutxiago dituzte eta normalean emakumearen inguruan ematen den irudia oso urrun dago emakume errealetatik.

Zinea egiteko diru asko behar izan da beti (gauzak aldatzen hasi dira digitalizazioarekin) eta dirua boterea da. Aintzinatik eta gaur egun ere, boterea gizonena izan da, zinean eta beste alor askotan. Apurka apurka gauzak aldatzen doaz, baina oso nabarmena da oraindik, desberdintasun hau zinemaren munduan.

Nire kasu pertsonalean, emakume izateak ez dit mugarik jarri. Indarra eman dit aurrera jarraitzeko, aurretik zinema munduan egon diren emakumeak eredu hartu ditut eta nire lana ahalik eta ondoen egitea izan dut helburu. Egia da, askotan bakarrik sentitu izan naizela, oso emakume gutxi ezagutzen ditut pelikulak zuzentzen ari direnak eta gustatuko litzaidake zirkulu handiago baten parte izatea eta gure bizipenen elkartrukatzea ematea.

Zoritxarrez, urte batzuetatik hona berdintasunaren inguruko egoera ez da asko aldatu, neurri batzuk hartu diren arren. Azken estadistikek erakusten dute, ez dugula aurrerapausu handirik egin. Erabaki drastikoak hartu behar dituzte instituzio, festibal, telebistek... emakumeen lana bultzatzeko. Baina, egia esan, geldi daude, ahalegin minimoa egiten. Suedian adibidez, legeztatu egin dute zinema industria parekidea eta berdintasunean oinarritua izatea. Han lortu badute, zeren zain gaude hemen?

Emakumeen lana ikusterakoan atentzioa deitzen didaten bi gauza garrantzitsu daude:

Alde batetik, orokorrean, kalitatea gizonen pelikuletan baino askoz hobea da. Emakumeek portzentualki, zine festibaletan sari gehiago irabazten dituzte gizonek baino. Oraingoz, eta ez dakit hori ona den, zinema gutxi egiten dugu emakumeok baina, kalitatez oso ona da.

Bestetik, azken aldian antzeman dut, emakumeen pelikulen gaitegia gizonezkoa baino askoz anitzagoa dela. Zenbait kasutan ausartagoa eta erradikalagoa ere bai.

¿QUÉ LES DIRÍAS A OTRAS CHICAS PARA QUE ESTUDIEN LO MISMO QUE TU Y SE DEDIQUE PROFESIONALMENTE A ESTO?

Zinema maite badute lortuko dutela aurrera egitea, baldintza bakarra lan asko egitea dela. Emakume izateagatik ez dizkiete gauzak errazago jarriko eta gogorrago egin beharko dute lan askotan, baina azkenean, zinema bada beraien bizitzeko era, beraien lanbidea eta beraien pasioa lortuko dute aurrera egitea eta poztasun asko ematen dituen lanbidea aurkituko dute bidaiaren bukaeran.

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Oso iniziatiba interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait. Eskerrik asko!

¿QUÉ PROPONES FRENTE A LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

Nire ustez, hezkuntzan dago giltza. Haurrak berdintasunean hezi behar ditugu. Gizarte heteropatriarkalmatxista batean bizi gara eta gizartea da aldatu behar duguna, genero biolentzia desagertu dadin. Eskoletan eta etxeetan daukagu giltza, haurrak dira gizartearen etorkizuna eta beraiek alda ditzakete aupurka apurka gizarte honek sortzen dituen desberdintasunak, etorkizun hobe bat lortzeko.

Bitartean, helduok, tolerantzia zero erakutsi behar dugu, genero biolentzia somatzen dugun bakoitzean. Aurre egin eta beldur barik, egoera hauei erantzun. 

MILA ESKER LARA ETA ZORTE ON "UN OTOÑO SIN BERLIN" EKIN!

http://elblogdeunotonosinberlin.com

лимузин на свадьбу.
 
ANDRE TA JABE
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook