XABIER ALTZUGARAI

Шаблоны Joomla здесь.

Aurreko ikasturteetan bezala, oraingoan ere Bilboko Udalak eta konkretuki Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Arloak GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO TAILERREN programa martxan jarri du. 

Ikasturte osoan zehar berdintasunean eskarmentua duten hezitzaileak (emakume bat eta gizon bat)  Bilboko ikastetxe desberdinetan egongo dira tailerrak aurrera eramaten. Tailer hauen helburu nagusia gazteen artean (dbh3, dbh4, batxilergo eta lanbide heziketako ikasleak) genero indarkeria prebenitzea da. 

Hezitzaile hauetariko bat Xabier Altzugarai da eta GEU BION ARTEAN atalean parte hartzera animatu da gure galderei erantzunez. 

Xabier Altzugarai eta bere lankidea den Amaia Urrejola 2015-2016 ikasturteko GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO TAILERretan ikasleekin

¿QUIÉN ERES?

Xabier Altzugarai naiz, Soziologian lizentziatua, eta Emakumearen kontrako Indarkeriaren inguruko Interbentzioan masterra dut, biak Deustuko unibertsitatetik.

Profesionalki, hainbat ikerketa sozialetan hartu dut parte, hauen fase ezberdinetan: galdetegiaren diseinua, data-basearen eraikuntza, inkestak egitea, datuen esplotazio estatistikoa, eta abar.

Baina batez ere, hainbat urtetan zehar, eta adin guztietako jendearen artean berdintasunaren eta tratu onen aldeko, eta tratu txarren eta genero indarkeriaren kontrako tailerrak eta hitzaldiak eman ditut: hezkidetzako tailerrak lehen hezkuntzako umeentzat; ikastaro espezifikoak irakaslegoarentzat (horien artean, “genero indarkeria eta sare sozialak” kurtsoa); eta gehienbat, programa ezberdinetan nerabeekin egindako tailerrak ikastetxe eta institutu ugarietan. Gaur egun, Bilboko Udaleko GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO TAILERRAK aurrera eramaten ditut beste 3 kideekin.

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TÍ EN EL DÍA A DÍA? 

Berdintasuna, bizitzeko modu bat da, jokabide bat. Bizitzako esparru guztietan daramadana zeharkako era batean, ez inposizio gisa, baizik eta horretan sinesten dudalako.

Gizona naiz, baina feminista ere bai, eta berdintasunean oinarritutako gizarte batean bizitzea gustatuko litzaidake. Errealitatea ez delako batere berdintsua, naiz eta aurrera pauso handiak izan azkeneko hamarkadetan.

¿QUÉ TE LLEVÓ A FORMARTE EN EL ÁMBITO DE LA VIOLENCIA?

Gure gizarteetako biztanleriaren erdia beste erdiaren azpitik egoteak, eta honekiko jende askoren axolagabekeriak. Justua ez den mundu batean bizi gara, baina guztizko normaltasunez hartzen denez hau, askotan badirudi gauzak ez direla aldatu behar, mundu inperfektu honekin konformatu behar garela.

Injustizia eta axolagabekeri honek zerbait piztu zuen nire baitan, eta nire eskuan zegoen ekarpen txikia egitera bultzatu ninduten.

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Ezinbestekoa den tresna bat; nerabeek, eta gazteek orokorrean, estimulu ugari daukate eguneroko bizitzan, eta askok ez dituzte mezu egokian ematen, behintzat gizarte berdintsu baterantz jotzeko. Gazte hauek oraindik euren nortasuna eraikitzen dihardute, eta estimulu horietatik jasotzen dituzten ideiak oso garrantzitsuak izaten dira bizitzako momentu horretan.

Geu Biokek beste aurpegi bat erakusten du, berdintasuna sustatzen saiatu egiten da, eta gazteriaren hizkuntzan eta eurek erabiltzen dituzten medioekin gainera.

¿QUÉ PROPONES FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

Batzuek legea zorroztu dadin, eta kartzela zigorrak gogorragoak izan daitezen eskatzen dute; beste batzuek, biktimei bizkartzaina jarri beharrean, erasotzaileei hogeita lau orduko bigilantzia jarri beharko litzaiokeela; badaude erasotzaileekin lan sakonagoa egiteko proposatzen dutenak ere; eta abar.

Nire ustez, eta formatzailea naizenez, hezkuntza proposatzen dut genero indarkeriari aurre egiteko arma boteretsu gisa. Neskek eta mutilek txikitatik ikasiko balute berdintasunean bizitzen, eta bortizkeriarik gabe erlazionatzen, bikote erlazioen barruko indarkeriaren kontrako pausu nabarmen handia suposatuko lukeela uste dut.

Baina hau ez da batere helburu erreza, azken finean ez garelako bakarrik etxean edota eskolan hezten: milaka iturri daude gure ume eta gazteentzako, zeinetatik gizarteratu egiten diren (telebista, sare sozialak, lagunak, pelikulak…). Eta ezinezkoa dirudi horiek guztiek ematen dituzten mezuei nolabaiteko buelta ematea.

Baina hor dago gure erronka, hezitzaile gisa eta berdintasunaren alde egiten dugun gizaki moduan.

MILA ESKER XABI!

 

 

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook