Berrio-otxoako Talde Feministako Miriam

Шаблоны Joomla здесь.

Oraingo honetan Miriamekin hitz egiten ibili gara, Berrio-otxoa ikastetxeko talde feministako batxilergoko ikaslearekin. 

¿QUIÉN ERES?

Nire izena Miriam da, hamasei urteko neska bat naiz. Lau kideko familia batean jaio nintzen. Etxean bi emakume eta bi gizon izateak berdintasunarekin erlazioa duten gaiak jorratzea laguntzen du. 

Bilboko auzo handi batean bizitzen naiz, Santutxu du izena eta pixkanaka pixkanaka berdintasunerantz pausuak ematen dira bertan, ikastetxeetan, lantoki batzuetan etab. 

Berrio-otxoa izeneko ikastetxe batean ikasten ari naiz, batxilergoko lehenengo mailan. Gustukoa dut musika entzutea, dantza egitea…Asko gustatzen zait jendea ahal dudan guztietan laguntzea, hitz egitea, gauza ezberdinak egitea, eta jatorra izaten saiatzen naiz. Proiektu berri bat egiten ari naizenean beti ahal dudan guztia ahalegintzen naiz, ondo egiteko, adibidez ikastetxean sortu dugun talde feministan.

 ¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TÍ EN EL DÍA A DÍA? 

Niretzako berdintasuna oso garrantzitsua da, horregatik kurtsoaren hasieran, nire ikastetxean talde feminista bat egitea proposatu zutenean bi aldiz pentsatu gabe apuntatu nintzen.

Lehen esan dudan moduan, berdintasuna funtsezkoa da, azken finean denok elkarrekin batera bizi behar garelako egunero eta guztien artean aurreratu behar dugulako.

Berdintasuna behar dugu adibidez lan-arlotan, janzkeran, izaeran, ikastetxetan eta hainbat lekutan, azkenean denok pertsonak garelako. Eskubide berberak izan behar ditugu!  

¿QUÉ OPINAS SOBRE LOS GRUPOS FEMINISTAS EN LOS CENTROS ESCOLARES?

Egiten ari garen proiektuak, nire ustez, aldaketa ona izango da orokorrean ikastetxearentzat, ikasle zein irakasleentzat.

Informazio gehiago ikasten ari gara berdintasunari eta genero-indarkeriari buruz.

Gero ikasitako datuekin eta abar besteei  genero indarkeria zer den azaltzeko, eta gai honen inguruan gertatzen ari diren gaiak beraiek barneratzeko.

Denbora pasa ahala, gehiago sentikortzen ari gara gai hauekin, eta lehen baino askoz gehiago borrokatu nahi dugu berdintasuna lortzeko eta genero-indarkeria murrizteko ere bai.

Berrio-otxoako batxilergoko talde feministako kide batzuk sortutako txoko morean

 

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Geu biok ekimen oso ona iruditzen zait, laguntza ematen duelako hainbat arloei buruz. Erabilgarria da, informazio batzeko, zenbait zalantzak ebazteko eta abar.

¿QUÉ PROPONES FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

TOLERANTZIA, BORROKA, ERRESPETUA ETA ELKARTASUNA.

 

лимузин на свадьбу.
 
ANDRE TA JABE
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook