Maria Gonzalez

Шаблоны Joomla здесь.

Oraingo honetan Maria Gonzalezek parte hartu du GEU BION ARTEAN ataleko elkarrizketan. Animatu zaitez eta deskubritu zer kontatzen digun!

¿QUIÉN ERES?

Maria González Gorosarri naiz, Komunikazioan doktorea. Durangon jaio nintzen, Mallabian bizi izan nintzen eta orain Berlinen lanean nago. Hedabideak aztertzen ditut, kalitatezko kazetaritza sustatzeko. Horrez gain, emakume antifaxistei buruz idazten dut, Francok 1936an Estatu-kolpea eman zuenetik Soviet Batasuneko ejerzituak 1945ean Hitlerren gorpua aurkitu zuen bitartean, eta Europako faxismoaren aurka borrokatutako emakumeen istorioak (Euskal Herriko emakumeenak, batez ere) biltzen ditut. Adibidez, 2011n Benita Uribarrena topatu genuen Durango 1936 Kultur Elkartetik. Uribarrena durangarra zen, baina 1937ko martxoaren 31n faxistek Durango bonbardatu zutenean, Frantziara errefuxiatu moduan joan zen, 15 urte zituela. Handik hiru urtera naziek Frantzia okupatu zutenean, Uribarrenak erresistentzia antifaxistan parte hartu zuen. Atxilotu zutenean kontzentrazio-zelai batera eraman behar zuten, baina naziak gerra galtzen hasi ziren. Uribarrena topatu genuenean, oraindik inork ez zion eskertu egindako lana, bere bizitza jokoan ipini arren. Hurrengo urtean hil zen.

 

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TI EN EL DÍA A DÍA?

Egunerokotasunean ez dut inoiz berdintasunik ikusi. Kalea zapaldu aurretik, eskilaran zerbait zikin badago, auzokoak nirekin komentatuko du eta ez, beste auzokidearekin, hura mutila delako. Ondoren, autoa hartzen dudanean, baten batek esango dit ia autoa ondo ateratzen nabilen edo berriro atzera eman behar dudan (badira 17 urte gidatzen dudala!). Autobusean jartzen naizenean, ondoko gizonak nire gorputza ukitu ez dezan, sarritan, aterki bustia gu bion erdian ipini behar izaten dut. Lanean, mutilei hika egiten diete eta niri ez, nik ere haiei hika egin arren. Idazkari lanak egiteko gizonezko lankideei baino sarriagotan eskatzen didate, haiek baino ikasketa maila altuagoa izan arren. Irratira lanean joan naizenean, segurtasun zaintzaileak "txiki" esan dit. Kaletik noala, goitik behera nire gorputza puntuatzen duten gizonezkoak daude. Kexatzen banaiz, irainduko naute, gainera. Baliteke nire janzkera egokia ez iruditzea eta ozen esango dute, kalean. Gabeko tabernetan, mutilek ni gerritik heltzeko eskubidea dutela uste dute eta kexatzen banaiz, irainduko naute. Hiru lagun joan arren, "nora zoazte horren bakarrik?" galdetuko digute, taldean mutilik ez badago.

¿QUÉ REPRESENTA PARA TI EL 8 DE MARZO?

Martxoaren 8a emakume langileen borrokaren eguna da; Clara Zetkin, Rosa Luxemburg eta Alexandra Kollontai iraultzaileek finkatutako eguna da. Langile bezala pairatzen dugun zapalkuntza salatzeko eguna da: gizonek baino gutxiago kobratzea, gizonek baino lan-ordu gehiago lan egin behar izatea, gizonek baino lan kaxkarragoak egin behar izatea, gizonek baino ardura gutxiago izatea, gizonek baino zaintza-lan gehiago egin behar izatea (gaixoak, umeak...).

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Legean emakumeok eta gizonek eskubide berdinak ditugula esan arren, egunerokotasunean hori ez da inoiz lortu. Nire belaunaldikoak berdintasunera heldu izan baginen bezala hazi ginen, gure aurrekoek askoz ere egoera latzagoa bizi izan zutelakoan. Horrelako webguneak egotea poztekoa da, gazteek badutelako nora joan informazio bila.

¿QUÉ PROPONES ANTE LA VIOLENCIA MACHISTA?

Jendaurrean salatzea, ez isiltzea, erasotzailea seinalatzea eta autodefentsa feminista. Norbere bizitza arriskuan egon daitekeenean, lehenengo gure burua babestea eta gero, bai, erasotzailea identifikatu eta jendaurrean seinalatu.

 

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook