UTFrekin hizketan

Шаблоны Joomla здесь.

2015-2016 ikasturtean zehar Bilboko Udaleko GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO TAILERREN proiektuari esker bi talde feministekin lanean egon gara, zehazki Berriotxoa ikastetxean eta Urretxindorra ikastolan. Aurrekoan Berriotxoako Talde Feministako Mirian elkarrizketatu genuen eta oraingo Urretxindorra Ikastolako Talde Feministari egin dizkiogu galderak.


¿QUIÉNES SOIS?

Urretxindorra Ikastolako Talde Feminista gara eta 5 urte darama talde honek martxan. Taldean DBH 3tik 2. Batxilergora bitartean gauden ikasleok osatzen dugu, eta gure helburu nagusia berdintasuna sustatzea da.
Hona hemen 2015-2016 ikasturtean zehar Bilboko Udaleko Genero Indarkeria Prebenitzeko Tailerren proiektuan zehar UTFk egindako lana batzuk:

klikatu hemen UTFk egindako lanak ikusteko


¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA VOSOTRAS Y VOSOTROS EN EL DÍA A DÍA?

Guretzat berdintasuna, eguneroko bizitzan (ikastolan, kalean, etxean, eta abar) guztion artean berdintasunez jokatzea eta guztion eskubideak errespetatzea da.


¿CÓMO VALORÁIS LOS TALLERES POR LOS BUENOS TRATOS?

Tailer produktiboa eta didaktikoa iruditu zaigu, gaur egungo gazteak kontura daitezen zein den errealitatea. Adibidez, batzuek ez zekiten feminismoak eta antzeko terminoek zer esan nahi zuten zehazki, eta tailer honen bidez, informazioa jaso eta ikasi ahal izan dute.


¿QUÉ OS PARECE GEU BIOK?

Web orrialde interesgarria eta konpletoa iruditzen zaigu, gainera feminismoaren alde oso lan ona egiten duela deritzogu, eta egokia iruditzen zaigu gazteak informatu, kontzientziatu eta berdintasunaren alde jartzeko.


¿QUÉ PROPONÉIS FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

Heziketa oso garrantzitsua da, gure kulturan barneratuta dauden eta normaltzat hartzen ditugun zenbait gauza aldatzeko.

Ikasturte osoan zehar lanketa desberdinak egin ditugu, bideoak sortu, kontzentrazioak, sare sozialetan zehar ahots morea zabaldu dugu, etab. Orain, ikasturte amaiera heldu da eta hori dela eta UDA MORE bat igarotzea opa dizuegu guztiokin! Disfrutatu eta datorren urtean taldeak martxan jarraituko du berdintasunaren alde lan egiten!

 

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook