Aitor

Шаблоны Joomla здесь.


¿QUIÉN ERES?

Aitor Guisasola naiz, 33 urteko elgoibartarra. Bilbon bizi naiz gaur egun eta orain dela 8 urte Manahmana sortu nuen beste 3 kiderekin batera, beraz ekintzailea ere banaiz. Manahmanan fazilitazioa eskaintzen dugu erakundeentzat, prozesuak diseinatu eta bideratzen ditugu. Fazilitazioa zer den galdetzen didatenean hauxe esaten dut: lan taldeekin egiten dugu lan, lortu nahi dituzten emaitzetara iristen laguntzen diegu. Manahmanaren egitekoa lan munduan lan molde ezberdinak bultzatzea da, erakundeetan zoriontsu lan egitea lortuz.

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TI EN EL DÍA A DÍA?
Berdintasuna eta feminismoa oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Ez bakarrik alde teorikotik baita praktikatik ere. Gure kasuan adibidez, askotan ikusi ohi dugu enpresetan gizonezko mordoa dagoela zuzendaritza postuetan eta emakumezkoak gutxi dira. Horrek eragin zuzena dauka erakundea kudeatzeko estiloan eta hartzen diren erabakietan baita ere.  Gure ikuspuntutik, kudeatzeko modu hori desorekatua eta pobrea iruditzen zaigu.
Antzerki munduan ere banabil Bilbon. Alopargo Teatroan eta baita Gaitzerdi Konpainian ere. Antzerki munduan adibidez desoreka bestaldera izaten da. Gizonezko gutxi gara taldean eta orokorrean hala izaten da. Zergatik? Ba nork daki! Etiketen munduan bizi garela diote askok eta hala dela uste dut. Zuzendaria bazara agresiboa izango zara, antzerkian bazabiltza sentsiblea zarelako izango da… Eta abar luze bat. Azkenean bizitza honetan, bakoitzaren esku dago askotan aukeratzea, eta ondokoak zer esango duen pentsatu ordez, hobe genuke geure buruari begiratu eta sudur puntan jartzen zaizun hori egitea, gogotsu egingo duzun hori egitea, besteak errespetatuz baina zu zeu ere errespetatuz. Norbera izaten da eta sarri norberaren epailerik gogorrena.

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?
Ekimen interesgarria dela iruditzen zait. Test azkarren atala dut gustukoen. Ti-ta batean gai hauen inguruan zenbat dakizun aztertu dezakezu eta! Berdintasunaren inguruan ezjakintasun asko daukagula uste dut eta hori ekiditzeko egindako ekintza guztiak ondo daudela irudituko zaizkit.


¿QUÉ PROPONES FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?
Komunikabideak eta komunikazioa ezinbestekoa dela iruditzen zait. Albisteek zeresana ematen dute beti eta kuadrila eta lagun artean gaia ateratzen da. Ondokoekin gai hauei buruz berba egitea garrantzitsua dela iruditzen zait kontzientzia kolektiboa aldatzen joateko.

 mila esker Aitor!

 

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook