Eneko Gil, Kukai Dantza Taldeko dantzaria

Шаблоны Joomla здесь.

¿QUIÉN ERES?     

Eneko Gil naiz, 30 urte ditut eta Errenteriarra naiz. Hispaniar Filologian lizentziatua eta gaur egun, Kukai Dantza Konpainiako dantzaria naiz Konpainiaren sorreratik, 2002. urtetik hain zuzen ere. Horrez gain, beste hainbat dantza-konpainien proiektuetan parte hartzen dut. Dantza garaikideko irakaslea naiz Villabonako Oinari Dantza Taldean eta dantza-arloko hainbat sentsibilizazio-programetan parte hartzen dut ikastetxeetan zein familia-arloan.

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TI EN EL DÍA A DÍA? (estudios, cultura, hobbies, danza, relaciones interpersonales, etc.)

Deskribatzeko kontzeptu konplexua iruditzen zait. Generoarekin lotuta dagoela argi ikusten dut. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren "arazoa" ziur ez dela oraingo kontua. Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzen duen ideia edo helburua litzateke nire ustez.

Gure dantza konpainian zorionez, generoa alde batera utziz egin dugu lan, edo kontzeptu hori gaindituta egiten dugula lan esan dezaket. Berdin dio neska, mutil, homosexual, bisexual edo transexual izan. Ideia hori guztiz gaindituta dugula uste dut. Agian dantzaren arloan, egia da ideia horiek gaindituago daudela beste eremuekin alderatzen badugu.

Zoritxarrez, gizarte heteropatriarkal batean bizitzen jarraitzen dugu. Dantzaren eremuan adibidez ez da emakumezko koreografo askorik ikusten, eta orokorrean emakumezkoa bigarren plano batean topatzen dugu arlo askotan.

 

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Begirada bat bota diot eta egia esan horrelako orrialde edo txoko gehiago topatzea pozgarria litzateke. Oso lagungarria eta erabilgarria iruditzen zait adibidez, nerabezaroan beren sexualitatea beldurrarekin edo zalantzarekin bizitzen duten gazteentzat. Duela urte batzuk horrelako web-orrialdeak topatzea zailagoa zela iruditzen zait eta oso lagungarri suerte liteke. Gaur egun, oraindik ere, "normaltasunetik" kanpo bazaude, hau da, heterosexuala ez bazara, badirudi azalpenak eman behar dituzula zure inguruan, eta ez luke horrela izan behar.

¿QUÉ PROPONES FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

Genero-biolentzia gure gizartean egunero topatzen dugu. Horri aurre egitea eta erabat desagertzea zaila iruditzen zait. Txikitatik eta etxetik etorri behar duen hezkuntza egoki batetik abiatu beharko litzateke. Biolentzia mota hori eragiten duten pertsonei zigorrak jartzen zaizkie baina ez dira nahikoak nire iritziz. Ezin diogu bizkarra eman arazo honi. Genero-biolentzia kasu baten aurrean gaudenaren susmoa baldin badugu, hala nola laguntzeko zerbait egin beharko genuke.

MILA ESKER ENEKO!

лимузин на свадьбу.
 
ANDRE TA JABE
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook