Geu bion artean

Eneko Gil, Kukai Dantza Taldeko dantzaria

¿QUIÉN ERES?     

Eneko Gil naiz, 30 urte ditut eta Errenteriarra naiz. Hispaniar Filologian lizentziatua eta gaur egun, Kukai Dantza Konpainiako dantzaria naiz Konpainiaren sorreratik, 2002. urtetik hain zuzen ere. Horrez gain, beste hainbat dantza-konpainien proiektuetan parte hartzen dut. Dantza garaikideko irakaslea naiz Villabonako Oinari Dantza Taldean eta dantza-arloko hainbat sentsibilizazio-programetan parte hartzen dut ikastetxeetan zein familia-arloan.

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TI EN EL DÍA A DÍA? (estudios, cultura, hobbies, danza, relaciones interpersonales, etc.)

Deskribatzeko kontzeptu konplexua iruditzen zait. Generoarekin lotuta dagoela argi ikusten dut. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren "arazoa" ziur ez dela oraingo kontua. Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzen duen ideia edo helburua litzateke nire ustez.

Gure dantza konpainian zorionez, generoa alde batera utziz egin dugu lan, edo kontzeptu hori gaindituta egiten dugula lan esan dezaket. Berdin dio neska, mutil, homosexual, bisexual edo transexual izan. Ideia hori guztiz gaindituta dugula uste dut. Agian dantzaren arloan, egia da ideia horiek gaindituago daudela beste eremuekin alderatzen badugu.

Zoritxarrez, gizarte heteropatriarkal batean bizitzen jarraitzen dugu. Dantzaren eremuan adibidez ez da emakumezko koreografo askorik ikusten, eta orokorrean emakumezkoa bigarren plano batean topatzen dugu arlo askotan.

Gehiago irakurri...

Amaia Sagredo

Musika munduan berdintasunik badago? Amaia Sagredo irakaslea eta rock-metal talde bateko abeslaria dena, galdera honen eta beste batzuen inguruan arituko zaigu oraingoan. Ez ezazu galdu!

 ¿QUIEN ERES?

Me llamo Amaia Sagredo, vivo en Galdakao y trabajo como profesora en un centro psicopedagógico llamado PDP Laguntza Zentrua. Mi hobby es la música, es lo que más me apasiona. Tengo una guitarra en casa con la que compongo canciones para mí y también soy, junto a Iñigo Mintegi (la voz masculina), la vocalista de Nik Khaos. Una banda de rock-metal con toques de stoner, compuesta por un bajista (Patxi Iza), guitarra (Hodei Gonzalez) y batería (Ugaitz Lekue). En mis tiempos libres me dedico a estudiar el grado de Logopedia, practicar boxeo y correr cuando puedo.

Gehiago irakurri...

Aitor


¿QUIÉN ERES?

Aitor Guisasola naiz, 33 urteko elgoibartarra. Bilbon bizi naiz gaur egun eta orain dela 8 urte Manahmana sortu nuen beste 3 kiderekin batera, beraz ekintzailea ere banaiz. Manahmanan fazilitazioa eskaintzen dugu erakundeentzat, prozesuak diseinatu eta bideratzen ditugu. Fazilitazioa zer den galdetzen didatenean hauxe esaten dut: lan taldeekin egiten dugu lan, lortu nahi dituzten emaitzetara iristen laguntzen diegu. Manahmanaren egitekoa lan munduan lan molde ezberdinak bultzatzea da, erakundeetan zoriontsu lan egitea lortuz.

Gehiago irakurri...

Oihane

Oraingo honetan Oihane izan da GEU BION ARTEAN ataleko elkarrizketan parte hartu duen gaztea. Gizarte hezitzailea da eta bere lanagatik eskarmentua du haur eta gazteekin, horrez gain urteak daramatza musika munduan murgilduta. Hona hemen bere erantzunak:

 

Gehiago irakurri...

 
ANDRE TA JABE
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Facebook