Gure artikuluak

Sexua sarean

Polemika eta interes handia pizten duen gai batekin gatoz oraingoan, baina, gauden urtaroa kontutan hartuta freskotasunarekin egingo dugu…

Sexualitateak protagonismo itzela dauka sare sozialetan, berau kudeatzen eta kontrolatzen dituzten erabiltzaileak pertsona sexudunak baitira, neskak eta mutilak, eta baliabide hauek erabiltzen dituzte elkar komunikatzeko, hau da, beraien sexualitatea adierazteko. Sexualitatea beti ere garen bezala ulertuta eta ez egiten dugun zerbait bezala; azken finean, gure neska edo mutila izateko modua da sexualitatea eta hau emozio, afektu, desira, erotika, etab.-en bidez adierazi dezakegu, baita komunikazioaren bitartez ere. Pertsona bezain beste sexualitate daudenez, norbanako bakoitzak bere komunikatzeko modu propioa dauka, eta sare sozialek, gizakion beharrizana asetu dezakete, baina, bakarrik puntu batera arte.

Cuando nos comunicamos siempre lo hacemos de forma verbal (palabras), no verbal (corporal) y paraverbal (volumen, tono, entonación). El 80% de lo que comunicamos es a través del lenguaje no verbal, por lo tanto, el mensaje que transmitimos va mucho más allá de lo que decimos con las palabras. El lenguaje verbal es manipulable, ya que tenemos la capacidad de decir lo contrario de lo que pensamos, pero no ocurre lo mismo con el lenguaje no verbal, ya que en general, no estamos entrenados para mentir con el cuerpo; es decir, el cuerpo nos delata. Por lo tanto, pretender comunicarnos sólo transmitiendo una parte del mensaje es complicado, más aún si no tenemos en cuenta que cada persona tiene su peculiar forma de comunicarse, debido a su única forma de ser chica o chico. Es decir, las redes sociales pueden ser un complemento de la comunicación, pero no equivalen a la comunicación.  

Sare sozialetan, gizartean ematen diren fenomeno berberak erreproduzitzen dira, baina, hauek duten oihartzuna eta eragiten dituzten ondorioak kalkulaezinak dira eta gure kontroletik kanpo geratzen dira. Beste batzuen artean: moral bikoitza, buylling homofobo eta gordofoboa, akosoa, kontrola, etab. Beraz, kontziente gara sexismoa nagusitzen dela espazio birtual hauetan ere, eta kasu batzuetan, indarkeria eragiteko tresna gisa erabiltzen direla. Nesken gorputzek sare sozialetan daukaten presentzia eta esanahi sinbolikoa oso desberdina da mutilenekin konparatuta, eta publikoa neurtezina denez erantzukizuna disolbatzen da. Badirudi esparru honetan pribatutasunaz eta intimitateaz hitz egitea lekuz kanpo dagoela, baina, agian hor dago gakoa. Intimitatea partekatzen dugun zerbait da, ez ordea guztia, bestela berau gabe geratuko ginateke; gainera, gure intimitatea kudeatu dezakeen bakarra gu geu gara, hau da, guk bakarrik jarri al ditugu eta jarri behar ditugu mugak, ez beste inork.    

En resumen, las redes sociales son una herramienta fantástica para relacionarse, no tanto para comunicarse y no son nada negativo per se, lo importante es el uso que se hace de ellas, y hacer un uso responsable de ellas nos compete a todas y a todos. Por lo tanto, os invitamos desde GEU BIOK hacer un buen uso de ellas, siendo conscientes de que solo así podemos seguir empoderándonos... 

Egilea:       

 

Jeloskortasuna: jolas inkontzientea

“Zure bikotea ez bada jeloskor jartzen benetan maite ez zaituela esan nahi du”. Esaldi hau askotan entzun edo esan badizute eta arraroa sentitu bazara ez zaudelako ados, jarraitu irakurtzen…

Maitasuna dagoen harremanetan, jeloskortasuna agertzen da, hau da, seme-alaben maitasuna, anai-arreben maitasuna, lagun arteko maitasuna edo maitasun erotikoa; baina, horrek ez du esan nahi jeloskortasuna maitasuna adierazteko modu bat denik. Jeloskortasuna emozio bat da eta seguraski denoi gure bizitzako momenturen batean bisita bat egingo digu; beraz, emozio guztiekin egiten dugun bezala, kudeatu beharko dugu. Zergatik jartzen gara jeloskor? Pertsona bat maite dugunean, galtzeko beldurra sentitzen dugu eta hori guztiz naturala da, baina, pentsamendu hau analizatzen dugunean modu arrazionalean, beldurra kudeatzea lortzen dugu eta berau erlatibizatzea.

 

 

Detrás de los celos no sólo hay miedo a perder a la otra persona, sino que muchas veces nos encontramos con otras cuestiones, por ejemplo: una baja autoestima, falta de seguridad en uno/a mismo/a, falta de confianza en la otra persona, etc. Si consideramos que cualquiera es mejor que nosotros o nosotras, la presencia de otra persona siempre la viviremos como una amenaza, ocurre lo mismo con la seguridad, pero ocurre algo diferente con la confianza. La confianza es algo que depositamos en las personas, hacemos trampa con el lenguaje cuando pretendemos convencer a los demás diciendo que se tienen que ganar nuestra confianza, cuando realmente no depende de lo que haga la otra persona, sino de lo que una misma esté dispuesta a depositar. Por lo tanto, los celos no son una demostración de amor, sino una demostración de nuestras sombras más oscuras.

Jeloskortasuna kudeatzen ez dugunean, pentsamendu obsesibo bat bilakatu daiteke eta kontrol ekintzetara eramango gaitu, gure kontakizuna baieztatzeko helburuarekin.  Beti pentsatu izan dugu jeloskortasuna sentitzen duenaren arazoa dela soilik, baina, bikotean gaudenean, jeloskortasuna bien arteko joko inkontziente bat bilakatu daiteke; hau da, bien aldetik ez badiote mugarik jartzen fenomeno zirkular honi, harremana infernu batean bihurtu daiteke. Sistema guztietan gertatzen diren fenomenoak zirkularrak dira, behin eta berriro errepikatzen dira; bikote harreman bat sistema txiki bat da, beraz, gertatzen diren fenomeno guztiak zirkularrak izango dira eta ez badira eteten espiral amaigabe batean bihurtu daitezke.

En el caso de que nuestra pareja invada nuestra intimidad sin nuestro permiso con la excusa de que necesita resolver (demasiadas veces confirmar) su sospecha, deberemos ponerle un límite y nuestra acción de invasión deberá tener una consecuencia negativa, sino es así, nuestra pareja volverá a hacerlo porque entiende que puede hacerlo. Además, ocurre un fenómeno también curioso con el tema de los celos, la denominada profecía autocumplida, es decir, provocar aquello que más temor nos suscita. A través de conductas de control provocaremos que nuestra pareja se sienta atrapada en su propia relación, generando una ruptura que sentirá como una liberación, o tal vez conozca a otra persona la cual le quiera libre, en concreto, cualquiera menos nosotros o nosotras.

Laburbilduz, jeloskor sentitzea ez da ezer txarra eta ez dugu gure burua epaitu behar horregatik, baina, emozio bat denez komenigarria izango da berau kudeatzea ez bihurtzeko arazo korapilatsu edo konpoezin batean. Askotan esaten dugu jeloskorrak garela ere, baina, ez gaitezen etiketa bat jarri, gero etiketa horretatik kanpo jokatzea kostatuko baizaigu. Maitasuna adierazteko modu asko daude, aukera dezagun gure jabekuntzarekin bat datorren modu osasuntsu bat….

 

EGILEA:

 

 

 

 

Orgasmo Femeninoaren Nazioarteko Eguna, abuztuak 8

Abuztuak 8, Orgasmo Femeninoaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, ondorengo artikulua idatzi dugu. Animatu zaitez deskubritzera orgasmorik duzun edo orgasmo zaren...

Orgasmoa exitazioaren puntu gorena da, gozamenaren eztanda, hau da, ez da gozamenaren baliokidea. Exitazioa eragiten duten estimuluak denboran mantenduz gero, erritmo kardiakoa azeleratzen da, gorputzeko tenperatura igotzen da eta ordurarte sentitzen ari garen gozamena bat-batean biderkatzen da, akumulatu dugun tentsio guztia askatzen da, euforia sentsazioa nagusitzen da eta muskulu-uzkurdurak eta espasmoak agertzen dira pelbis aldean eta gorputzeko beste zenbait ataletan.  Egun badakigu, pertsona guztiek daukatela orgasmoa bizitzeko gaitasuna eta berau lortzeko modu hoberena, honen bila ez joatea da.

El orgasmo es un acto reflejo donde se ponen en marcha un montón de aspectos neurofisiológicos que debemos tener en cuenta y que no podemos controlar. Si intentamos manipular un acto reflejo está destinado a ser bloqueado, y el resultado, en general, es insatisfactorio. Además, si creemos que el orgasmo es el final o el objetivo deseado de cada encuentro erótico, también nos vamos a frustrar, porque cada encuentro está destinado al placer, al disfrute, al sentirse bien, al compartir y no tiene carácter finalista. Nuestro cerebro necesita vivir un equilibrio entre la activación que supone la excitación y el relajo que supone dejarse llevar por las sensaciones placenteras que generan los estímulos que recibimos; es decir, debemos prestar atención a las sensaciones que sentimos durante el proceso de excitación para acabar abandonándonos a ellas, perder el control y dejar que las sensaciones orgásmicas nos invadan.

Aurreko guztia gertatzeko, lehendabizi, argi eduki behar dugu ondorengoa: bakoitzaren orgasmoa bakoitzarena dela, pertsonala, baita norberaren ardura berau eskuratzea eta bertara heltzea. Nire orgasmoa ez dit inork emango, beste pertsona baten laztanekin heldu naiteke orgasmora, baina orgasmoa beti izango da nirea. Pelikula erromantiko heteronormatiboetan ikusi ohi dugu, mutila dela neskaren orgasmoaren eragile bakarra, dena azkarra eta perfektua izan ohi dela; baina, pelikula pornoak bezala gezur hutsa da. Transmititzen dutena gure sexualitatea ulertzeko moduarekin bat etortzen da: nesken gozamena mutilen trebeziaren esku dagoela. A ZER NOLAKO TRANPA MORTALA! Hasteko, ideia honek, neskei autonomia guztia kentzen die bere sexualitatearengan eta jarraitzeko, mutilek hartzen dute tokatzen ez zaien ardura bat eta izugarrizko presioa suposatzen du beraientzat.

Una vez más, detrás de esto encontramos la educación diferenciada basada en la doble moral que han recibido las chicas en relación al conocimiento de su cuerpo, siempre censurado si era para su disfrute y aplaudido en una relación heterosexual donde el chico le hará gozar de su propio cuerpo. Siempre se ha temido y se ha considerado como algo sucio que las chicas descubrieran su placer por ellas mismas, y gracias a eso lo único que hemos logrado es que ellas crean que su placer y su orgasmo no les pertenece y que son ellos quienes se lo tienen que proporcionar, metiéndoles a ellos en un lío de pretender dar algo que no les corresponde.

Orgasmo bakoitza bakarra eta errepikaezina da, hau da, desberdina besteekin konparatuta eta orgasmo femeninoaren autopista klitoria da; hala ere, orgasmoa eduki dezakegu edo izan gaitezke. Orgasmoa dugunean ez gara errealitatetik ezta testuingurutik deskonektatzen, garenean, aldiz, bai eta intentsitate maila askoz ere altuagoa da. Orgasmoa garenean konortea eta kontzientzia galtzen dugu segundo batzuetan zehar eta heriotz txiki bat bizitzen dugu kimikoki garunean (la petit morte). Nerbio sistemak estimulu gehiegi jasotzen ditu berau gogaituz eta kolapsatuz, eta informatikoek dioten bezala sistema berrabiarazten du. Orgasmoa izatea ez da nesken ondarea, mutil batzuek ere izan al dira orgasmo… 

ARTIKULUAREN EGILEA: 

Amores de verano

Hilabete berri bati hasiera ematen diogu gaurkoan eta iraila gogoz hasteko maitasunari buruz hitz egingo dugu GEU BIOKen. Hoy damos comienzo a un nuevo mes y para empezar con ganas este mes de septiembre  en GEU BIOK hablaremos sobre el amor.           

Udan gehiago ligatzen dela mito bat izan daiteke, baina, Euskadiko hiri eta herri gehienetan jaiak direnez, jendeak jai giroa ligatzeko aproposa dela deritzo eta horretarako aprobetxatzen du emaitza desberdinak lortuz. Udako ligoteoak batzuetan atrakzio hutsa baino haratago joaten dira, bikote harreman edo maitasun istorio anitzak eraikiz…

Demasiadas veces mezclamos los sentimientos con las emociones, las atracciones con el enamoramiento, y el enamoramiento con el amor, entendido como un amor de tipo erótico. Las emociones son expresiones neurofisiológicas básicas que compartimos todas las personas (alegría, tristeza, miedo, asco e ira), y los sentimientos son el resultado de las emociones, que pueden ser verbalizadas o no, y son más elaborados; pero es imposible no expresarlas, ya que para las personas no es posible NO comunicarse. La atracción no siempre deriva en enamoramiento y aunque ambas comparten una base neuroquímica, son procesos diferentes y son más o menos elaborados; el enamoramiento tiene fecha de caducidad (1-3 años), se focaliza hacia una sola persona y es un sentimiento más elaborado que la atracción, éste sin embargo, puede perdurar toda la vida y puede dirigirse hacia varias o muchas personas a la vez.

Maitasunari buruz hitz egiten dugunean, garrantzitsua da azpimarratzea berriro, maitasun erotikoari buruz ari garela eta sentimendu elaboratu eta konplexu bat dela. Askotan, maitemintzea bukatzen denean maitasuna ere amaitzen da eta bikote harremanak apurtzen dira, besteetan aldiz, maitemintze prozesuan zehar bikoteek maitasuna emankorra izaten jarraitzeko osagaiak landatzen dituzte, eta nahiz eta maitemintze garaia bukatu ez dute bikote harremana eteten. Maitasun istorio bakoitza bakarra eta errepikaezina izan arren, maitasun erotikoaren barruan bi maitasun mota bereiziko genituzke: maitasun piña eta maitasun mandarina. Lehena, maitasun fusionala izango litzateke, gure bikotea gure bizitzako zentroa bilakatzen da eta beste pertsona guztiak alde batera lagatzen ditugu, gure denbora guztia berarekin igarotzeko; hau da, Amaral-ek esaten duen bezala bere abesti batean: “Sin tí no soy nada”. Bigarrena, berriz, maitasun fisionala da eta bikotea gure bizitzako atal bat da, beste atalak, lagunak, familia, ikasketak, kirola, musika, etab. izan daitezke eta ezinbestekoak dira gure bizitzan.

En el amor piña si perdemos a nuestra pareja nos quedamos solas y desolados, solos y desoladas; en el amor mandarina, nos quedarían todos los demás gajos para hacer frente y superar el duelo de la pérdida de nuestra pareja, es decir, mantendríamos nuestros apoyos y seguiríamos teniendo a personas también importantes en nuestras vidas a nuestro lado. Algunas personas viven la etapa del enamoramiento con mucho sufrimiento, anhelan estar constantemente con la persona amada, fusionarse y dejar de ser “yo” para ser “nosotros”, y en consecuencia, no consiguen auto-regularse, poner límites y hacer una elaboración positiva de sus emociones. Se entregan al amor piña, crean una relación isla, donde el centro de sus vidas es su relación y cuando se dan cuenta de que lo han abandonado todo para estar juntos, es tarde para cambiar las reglas de juego. Los límites hay que ponerlos desde el principio, pero la etapa del enamoramiento lo dificulta; todo es bonito y es difícil creer que poner límites al amor sea beneficioso para la relación de pareja. 

Haur eta nerabeei zuzenduriko pelikuletan, maitasun mota bakarra aurkezten digute: maitasun piña edo maitasun erromantikoa. Baina, horrek ez du esan nahi, maitatzeko modu bakarra existitzen denik, maitatzeko modu pila bat daude eta pertsona bezain beste sexualitate eta pertsonalitate daudenez, bakoitzak bere maitatzeko modu propioa ere izango du. Amankomunean dugun beharrizana, edozein motatako harreman edo bikote harremanean murgiltzen garenean, mugak jartzea da, bakoitzak modu kontzientean eraiki ahal izateko nahi duen bikote eta maitasun mota, urteko edozein urtarotan, eta ez erreproduzitzeko automatikoki gustatzen ez zaizkigun eta osasuntsuak ez diren ereduak.

ARIKULUAREN EGILEA:

 

 

Ligoteo sanoa!

Uda heldu da; beroak, janzkera aldaketa, giro lasaia… eta ikasleentzat oporrak ere; obligazio gutxiago, leku berriak eta neska eta mutil gehiago ezagutzeko aukera… Koktel erakargarria eta freskagarria bai, baina era berean gure ohiko joko arauak, gure segurtasuna, kolokan jarri ditzake.

Neska edo mutil batek erakartzen gaituenean gure gorputzan aldaketa batzuk sentitzen ditugu, norbaitentzat erakargarriak garela deskubritzen dugunean gure emozio eta sentimenduetan ere eragina du, eta bioi berdina gertatzen bazaigu? Kasu honetan ongi etorriak emozioen jolas-parkera…

Pero, ¿qué es eso de ligar? ¿Dónde nos podemos descargar el manual de instrucciones?

  • ¿Quién tiene que dar el primer paso?
  • ¿Y si me dice que no? No, no, no, primero quiero saber lo que opina, si no qué vergüenza…
  • Es que yo quiero que se fijen en mí solo los o las que me gustan…
  • ¿Y cómo se si le gusto?

Esta y otras muchas preguntas, situaciones y dudas son muy habituales en la adolescencia, pero tampoco os penséis, con 35 años la peña anda antzeko-parecido, jejejeje…

Lehenik eta behin argi izan behar duguna da ligoteoa ezin dela kanpoko arau finkoen kontrolpean egon. Gustura gauden bitartean naturaltasunak gidatzen bagaitu, ligatzerakoan eroso sentitzeko aukera nahiko izango ditugu. Momenturen batean aldiz, egoera desegokiren bat sortzen bada tinkotasunez mozteko eskubide guztia daukagu, eta horrek ez gaitu txarto sentiarazi behar.

Sentir atracción por una chica, por un chico o incluso por ambos, o descubrir que le resultamos atractiva o atractivo a alguien, nos coloca en una situación diferente a lo que estamos acostumbrados y acostumbradas y generalmente no sabemos qué hacer:

  • ¿Los piropos son adecuados? He oído que son una agresión pero a mí me gustan…
  • Me gustaría poder entrar a los chicos pero si lo hago me van a llamar de todo…
  • Me gusta que me miren y tontear, pero nada más, y por eso me han insultado, ¿estoy haciendo algo mal?
  • Pues a mí me gusta tener que currármelo, lograr un si de un no, ¿es esto una agresión?
  • Yo estoy flipando pero me gustan las chicas gorditas pero cuando ligo en público tengo que hacer el teatro para que no se rían de mí…
  • Me entran los chicos pero no estoy interesada en ellos, a mí me gustan las chicas pero, ¿Cómo saber quién es lesbiana? Ellas tampoco van a saber que lo soy yo, ¿no?

Hona hemen ligoteoa eta erakargarritasunaren oinarrizko hiru pintzelada sexologiko:

1. Desira erotikoaren SEXU ORIENTAZIOA: 

Norberaren erakarpena pizten duena bestearen sexua aintzat hartzerakoan:

  • GINERASTIA: Emakumenganako erakarpen erotikoa.
  • ANDRERASTIA: Gizonenganako erakarpen erotikoa.
  • BIERASTIA: Emakume eta gizonenganako erakarpen erotikoa.

Hitz hauek ez dira kalean erabiltzen diren ohiko hetero/homo, lesbiana eta gay etiketak. Proposatzen dizuegun begirada sexologiko honetan bestearen sexuak dauka garrantzia. Neskak, mutilak edo biak gustatu ahal zaizkigu, berdin berdin du norberaren sexua zein den.

Adibide bezala: neska “hetero” bat eta mutil “gay” bat “andrerastak” dira, eta kondizio hori ahalbidetu duen sexuazio prozezua berdi-berdina, beraz, sexologiako zientzian ez dago lekurik aitzaki biologiko diskriminatzaileentzat.

2.  LIGATZEAREN OINARRIZKO JOKO ARAUA.

Norberaren erakarpena pizten duena desiratzen denaren ezaugarria kontutan hartuz gero:

  • EROTISMOA: Neska edo mutil konkretu bat da desira erotikoa pizten duena.
  • HEDONISMOA: Pertsonen arteko harremanek eskaintzen duten jokoa bera da desira erotikoa pizten duena. 

Bi ezaugarriak partekatzen ditugun arren, batek besteak baino indar gehiago izaten ohi du.

Hay personas que quieren ligar por el mero hecho de hacerlo, porque se divierten y les satisface. Con quien lo hagan es secundario, dentro de unos límites, claro. Suelen buscar el morbo de las situaciones, conductas o prácticas. A esto se le llama hedonismo.

En la característica erótica en cambio, lo principal es la chica o el chico concreto que nos gusta, y en base a ello ligaremos o no, o tendremos ciertas prácticas o no.

Haciendo un símil deportivo: las personas hédonicas priman el juego frente a los jugadores, y las personas eróticas priman a los jugadores frente al juego.

3. ERAKARPENAREN OINARRIZKO JOKO ARAUA

Norberaren erakarpena pizten duena ligatzeko era kontutan hartuz gero:

  • EROMENIA: Desiragarria izatearen nahia. Hau da; norberaren desira erotikoa, beste pertsona batek erakargarria ikusten zaituenean pizten da batez ere.  
  • ERASTIA: Desiratzailea izatearen nahia. Hau da, norberaren desira erotikoa beste pertsona bat erakargarri ikuskerakoan pizten da batez ere.

Compartimos ambas características pero lo habitual es que una de ellas prime sobre la otra. Las chicas y chicos en las que su característica erástica es más importante, tienden a ser quienes dan el primer paso a la hora de ligar ya que sienten mayor seguridad y satisfacción. Para quienes su deseo erótico sea más eroménico, lo satisfactorio es descubrirse deseable y desead@, sobre todo ante la persona que se quiera atraer. 

Gure sexualitatea eta ligatzeko erak askatasunez bizitzeko, azaldutako ezaugarri guzti hauen eta beste askoren konbinazioak itzelezko aukera bikainak eskaintzen dizkigu. Arau finko bakarra dago: GUSTURA SENTITZEA.

Baina kontutan hartu beharrekoa, norberaren jokabide-erak norberarenak soilik direla da, ez dagoela eredu unibertsalik. Bidezkoa da norbaiten ligatzeko era ez konpartitzea eta ez ulertzea, ez dauka ez hankarik ez buztanik ligoteoa arautzeak.

Piropo bat hartzerakoan adibidez, gertakari guzti hauek eman daitezke.

a) Gogaikarria iruditzea, piropo guztiak gogaikarriak iruditzen zaizkidalako, edo ez diodalako eskatu eta baimenik gabekoa delako, edo desegokia eta gustu txarrekoa deritzodalako, edo egilea ez delako nire gustukoa, edo toki eta momentua desegokia delako, pertsonalitate falta bezala ikusten dudalako guztiekin teknika berdina erabiltzen bait du, edo nahiago dudalako nik neuk iniziatiba hartzea,  edo aurreko guztiagatik, eta abar.

b) Ondo hartua izatea baloratua sentitu naizelako, edo honelako zeozer itxaroten egon naizelako, edo entzuterakoan emozio positibo bat sortarazi didalako, edo egilea gustuko dudalako, edo toki eta momentu ezin hobean esan didalako, edo nirekiko ausardia agertu duelako, edo nahiago dudalako besteek izatea iniziatiba hartzen dutenak, edo aurreko guztiagatik, eta abar.

Nos despedimos con este consejo final:

La misma conducta puede ser valorada de forma muy diferente, por ello no te quedará más remedio que ser tú misma o tú mismo al ligar, mostrarte tal y como eres de verdad, buscar tú comodidad y la de la otra persona, y si te equivocas rectifica, eso es RESPETO.

 

ARTIKULUAREN EGILEA: