Gure artikuluak

Sexu aniztasuna harrotasunez

Asteburu honetan, ekainak 28-a ospatzen dugu, askatasun sexualen egun internazionala; horretarako, LGTB (lesbiana, gay, transexual, bisexual) mugimenduek sexu aniztasunaren aldeko aldarrikapenak burutuko dituzte urtero bezala Bilbon. Gai honekin erlazionaturiko artikulu bat irakurtzera animatzen zaituztegu GEU BIOK-etik.  

 Las diferentes sociedades a lo largo de la historia han normativizado las sexualidades y la norma por excelencia ha sido la heterosexualidad; es decir, todas aquellas personas que se han quedado fuera, por sus deseos o por sus prácticas, han sido censuradas y mal vistas. Además, se ha interpretado que las prácticas sexuales definían la orientación sexual del deseo erótico, es decir, lo que nos gusta. Sin embargo, a día de hoy ya sabemos que no somos lo que hacemos buscamos más bien y elegimos con quien disfrutar y compartir nuestra sexualidad; por ejemplo, un chico puede ser gay y enrollarse con una chica al igual que una chica lesbiana puede disfrutar de las relaciones sexuales con un chico.   

 

 

Gure bizitzan zehar gauza asko aukeratzen ditugu: lagunak, musika, janaria, arropa, orrazkera, bikotea, etab. Baina, bi gauza daude ez ditugunak aukeratzen: neska edo mutila izatea eta neskak, mutilak ala biak gustatzea; hau da, zer sentitzen garen eta zein sexutako pertsonak gustatzen zaizkigun. Hala ere, gaur egun, oraindik, desira erotikoaren sexu orientazioa aukera bat dela entzuten dugu askotan eta gainera, sexu identitatearekin nahasten da. Mutila sentitu al naiz eta, zakila eta barrabilak, edo alua eta hilekoa eduki, honekin batera, nire jokabidea maskulinoa edo femeninoa izan daiteke eta azkenik, gustatu al zaizkit neskak, mutilak edo biak. Hau da, eremu bakoitzak ez dauka zerikusirik bestearekin, independienteak dira. Neska sentitzeak ez du esan nahi mutilak gustatu behar zaizkidala eta transexuala banaiz, neska transexual bat, ez zaizkit zertan mutilak gustatu behar, zehazki, heterosexuala, lesbiana edo bisexuala izan al naiz. Desberdindu beharra dago sentitzen garena (identitatea) eta gustatzen zaiguna (orientazioa).

 Sin embargo, las siglas LGTB dan lugar a confusión porque mezcla la transexualidad que es una manifestación de la diversidad que existe dentro de las identidades sexuales, con las orientaciones sexuales: homosexuales (lesbianas y gays) y bisexuales. Los colectivos LGTB surgen en la historia debido a la discriminación que han sufrido por considerarlas raras y anormales (fuera de las normas), pero la ciencia de la sexología nos confirma que todas las identidades y orientaciones sexuales surgen en el mismo lugar y de la misma forma, sin fallos ni anomalías. Sin embargo, debido a que hay tantas sexualidades como personas en el mundo, cada persona tiene su forma diversa de expresarla.     

 Aniztasuna ez da asmatu dugun kontzeptu abstraktu bat, baizik eta gizakion sexualitatearen ezaugarri komun bat, eta horren ondorioz, bakarrak eta errepikaezinak gara. Honen kontra joateak ez dauka zentzu askorik, ezinbestean, sexualitate guztiak berdin baloratzea eta adierazpen askea bermatzea tokatzen zaigu, bai askatasun sexualen egun internazionalean zein urteko beste egunetan ere.

 Demasiadas veces se ha interpretado mal el concepto de las libertades sexuales, entendiendo que la orientación sexual del deseo erótico o la identidad sexual fueran una libre opción que los demás debían respetar, sin embargo, nos topamos que en realidad lo que nos gusta no lo elegimos libremente sino más bien estamos condicionados a descubrirlo. Lo que sí es libre y en el caso de que no lo fuera debería serlo, es la libertad de expresar nuestras sexualidades: las mujeres y hombres que somos con nuestros gustos, nuestros deseos y nuestras prácticas.

 Beraz, animatzen zaituztegu zuen sexualitatea deskubritzera eta askatasunez adieraztera, jabekuntzarako ezinbestekoa baita. Artikuluari amaiera emateko hona hemen gai honekin erlazioa duen gazteek BELDUR BARIK 2011 lehiaketa batean sorturiko bideo bat: 

 

 ARTIKULUAREN EGILEA:

 

Operación bikini

Uda heltzear dagoenez, aproposa iruditu zaigu "operación bikini" fenomeno famatuari buruz hitz egitea; "Nola da posible hain bizkor berriro uda heldu izana? Ez dit denbora eman neguan zehar nire gorputza ezagutzeko, onartzeko eta maitatzeko. Urtero bezala, nire gorputza gorrotatuz bikinian jarri beharrak gaixotzen nau.... " Esaldi honekin identifikatuta sentitu bazara jarraitu irakurtzen..


Llega el buen tiempo y nos empiezan a bombardear con un montón de mensajes para poner a punto nuestro cuerpo; si ello sirviera para admirarnos en el espejo sería genial, pero el verdadero objetivo es lo contrario, que acabemos odiando el cuerpo que vemos en el espejo porque en el caso de las chicas, no encaja con la delgadez que requieren los diminutos bikinis, y en el caso de los chicos, se les acompleja si sus abdominales no son visibles y no tienen la forma de una tableta de chocolate. ¿Y qué pasa con las chicas transexuales que no quieren operarse los genitales? Sus penes no entran en esas mini bragas y los chicos transexuales tienen que hacer un doble esfuerzo para sacar la musculatura que sacarían los que no son transexuales. La cuestión es hacernos sentir mal en nuestros cuerpos...


Ez gaude ohituta gure gorputza biluzik ikustera, aldiz, uda heltzen denean denok exhibizionistak bilakatzen gara, baina zaila izaten jarraitzen da guretzat ispilu aurrean gure burua biluzik ikustea. KONTRAESANA. Nesken titiek beherantzat joateko joera izaten dute eta udare itxura, eta bat-batean uda heltzen da eta zerura begira jartzea eta laranja itxura hartzea nahi izaten dugu; titiak sostengatzen dituen organo bakarra azala da, zehazki, paparreko azala eta ez inolako muskulurik. Gainera, titien osagai garrantzitsu bat gorputzeko grasa da. Emakumeengan gorputzeko grasa, batez ere, titietan eta ipurdian kontzentratzen da, egunen batean emakumeren batek ama izan nahi badu prest egoteko; beraz, emakumeak naturalki "voluptuosak" gara. Gizonen kasuan, desberdina da, berauei gehiago tripan kontzentratzen zaie, horregatik nagusiak egiten direnean tripa kanporantz ateratzen zaie. Beraz, titi gehienak pisuagatik eta soilik azalak sostengatzen dituelako, erori egiten dira eta ezin dute zerura begira egon, salbuespenak beti daude, batez ere, zirujia estetikotik pasatu diren titiak. Honekin batera, gero eta emakume argalagoa izan orduan eta titi txikiagoak izateko probabilitatea dago eta argalduz gero, titiak hustu eta txikitu egiten dira. Baina, gizarteko titi erreferenteak ohikoenak eta errealistenak izan beharrean, salbuespenak eta operatuak izaten dira: emakume oso argalak kriston titi tamaina handiarekin eta zerura begira gainera.


¿Y qué pasa con la depilación? En verano la depilación se convierte en una tortura para las chicas; por un lado, los centros de estética cierran sus puertas porque se van de vacaciones y si hasta ahora utilizabas cera ahora hay que pasarse a la cuchilla, eso supone hacerse cortes prácticamente a diario. Y por otro lado, bien sea por cera, maquinilla o por cuchilla, si el mismo día e incluso al día siguiente de la depilación vas a la playa, el agua del mar debido a la sal que tiene, te puede generar una reacción cutánea de picor insoportable. Y mejor si no entramos a mencionar la falta de información en torno a las consecuencias de las depilaciones láser a largo plazo en el cuerpo humano...
Siempre nos han dicho que podemos mejorar cambiando nuestro cuerpo, pero esto supone mucho esfuerzo y un cambio radical con el cual tal vez no nos sintamos cómodos porque no nos reconoceríamos; en realidad lo que de verdad deseamos es aceptarnos y que nos acepten tal y como somos, o mejor dicho gustar tal y como somos. Podemos mejorar cambiando no tanto nuestro cuerpo sino nuestra forma de pensar porque es lo que realmente nos hace daño.


Udara urteko garai politena izan daiteke, oporretan gaudelako eta eguraldi onak plan oso interesgarriak egiteko aukera ematen digulako. Beraz, neskak eta mutilak ez galdu denbora zuen buruak torturatzen ezta zuen gorputzak prestatzen, jada zaudeten bezala perfektu zaudete udaz gozatzeko, ez ahaztu konplexuak buruan daudela eta ez gorputzean...

 

EGILEA:

 

 

 

ERAKARGARRITASUNA ANIZTASUNEAN

Aurtengo Geu Biok web gunean, aldaketak eta hobekuntzak ikusi ahal izango dituzu. Adibidez, hilero gai konkretu bati buruz artikulu txikiak argitaratuko ditugu eta jarraian agertzen den testuarekin estreinatuko gara. Espero zure gustukoa izatea eta horrela bada sare sozialetan zabaltzea!

Erakargarritasuna aniztasunean

Siempre nos han dicho que la belleza está en el interior, pero nunca nos quedó claro si lo que era bello en nosotras y nosotros era nuestro corazón, nuestros pulmones, nuestro útero, nuestra próstata o más bien nuestros sentimientos, pensamientos o emociones. Este argumento políticamente correcto ha calado y ha invalidado las sensaciones de excitación y atracción que generamos en los demás sólo por nuestro físico. Cierto es que la personalidad y la forma de ser de alguien resulta atractiva, pero lo primero que alguien ve a través de sus ojos es el físico, el cuerpo, y si lo que ve no le gusta, no será suficiente con que le guste el “interior” y viceversa.

Erakargarritasuna kontzeptu erabat subjektiboa eta izugarri zabala da eta harremanduta egon daiteke gauza askorekin: gorputzarekin, edertasunarekin, izaerarekin, baloreekin, ideologiarekin, etab. Norbanako bakoitzak bere sexualitate propioa dauka, beraz, baita bere gustu propioak ere; ondorioz, guztioi ez zaigu berdina gustatzen, bakoitzak bere kriterio propioa daukalako baloratzeko zer iruditzen zaion erakargarria eta zer ez. Orduan, baieztatu dezakegu erakargarritasuna aniztasunean dagoela. Baina, irudiaren eta kosmetikaren merkatuei ez zaie ondo etortzen aniztasun hau eta beraien produktuak saltzeko denoi itxusiak garela sentiarazi behar digute edota gizarteko arauetan ez dugula enkajatzen. Gizarteko arau sozialek eta irudiaren eta kosmetikaren merkatuek, edertasunaren eredu konkretu bat bihurtu dute erreferente eta horretara heltzeko beraien produktuak kontsumitu behar ditugula sinestarazi digute: gorputz argalak, txuriak, altuak, gihartsuak, etab. Beraz, norma horiek jarraitzen ez dituztenak teorikoki ez dira erakargarriak, hala ere, praktikan horrela gertatzen ez dela ikusten dugu uneoro. Baina, nahiz eta norma horiek ez duten errepresentatzen jendeari gustatzen zaiona, eragiten dutena da jendea ez sentitzea eroso gustatzen zaionarekin eta ez ausartzea esatera benetan gustuko dutena kritikatuak izango direlako.

Lo que resulta atractivo ya no lo deciden las personas sino las modas; hace un siglo aproximadamente, las personas atractivas eran las personas gordas, pero habría personas que se sentirían atraídas por otras personas que estuvieran delgadas, y a día de hoy ocurre exactamente lo mismo. En la actualidad, hay personas que les gustan las personas gordas por el hecho de estar GORDAS y no porque la belleza esté en el interior. Esto último no es políticamente correcto sino una obviedad, una verdad que no podemos negar y tener presente en nuestras vidas. No hay nada más saludable que darnos permiso para que nos guste lo que nos gusta. Es absurdo intentar parecernos a los modelos de belleza que nos están imponiendo ya que son completamente irreales, no existen, por lo tanto, nunca dejaremos de consumir para poder lograr ser como ellas y ellos. Además, les aseguramos el negocio a las grandes empresas, que están ganando mucho dinero a costa de hacernos sentir feos y feas.

Benetako edertasuna jarrera bat da eta izugarri erakargarriak gara bakarrak eta errepikaezinak garelako, garen bezala izaten, gure gorputzarekin eta ispiluan ikusten duzuna da erreala den bakarra. Ez ahaztu inoiz ez dela egon inor zu bezalakoa, ez dagoela eta ez dela egongo, zure gorputzarekin, pentsamenduekin, sentimenduekin, ideiekin, etab. Hortaz jabetzeak jabekuntzara eramango zaitu!

Erreala da  askotan saltzen diguten irudia???? bideoan dago erantzuna!

EGILEA: 

 

Maiatzak 28: Día Internacional de Acción por la Salud de las Mujeres

Gaur, Maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna da. Hori dela eta emakumeen osasunarekin zuzen zuzenean erlazionaturiko artikulu bat uzten dizuegu irakurtzeko.

ALUAK, ILEAK, USAINAK ETA BESTE KONTU BATZUK

  Aluak oraindik izugarri ezezagunak dira eta gaur Maiatzak 28 dela aprobetxatuz, Emakumeen Osasunaren nazioarteko eguna, ALUEI buruz hitz egingo dugu: Alua ezaugarri femenino bat izan arren, gizon batzuk ere alua daukate. Alua ez da marra bat ezta zulo bat ere, kanpoko genitala da eta atal desberdinak ditu funtzio ezberdinekin; horien artean, kanpoko ezpainak, barruko ezpainak, klitoria, klitoriaren estalkia, ureterra eta bagina aurkitu dezakegu. Ipurtzuloa ez da aluaren atal bat. Kanpoko ezpainetan ileak daude, barnekoetan ere egon daitezke, hauen funtzioa bakterio eta infekzioetatik babestea da, kentzen baditugu azken hauek harrapatzeko probabilitatea areagotzen da. Ezpain handiak zabalduz gero lehenengo gauza ikusten dena klitoria da; klitoria organo txiki bat dela dirudi, baina agerikoa iceberg-aren punta bezala besterik ez da, barnetik adarrak ditu eta zakilaren tamaina izatera iritsi daiteke. Klitoriak funtzio bakarra dauka, gozamena eta orgasmora iristeko autopista hoberena da. Estalki bat dauka eta ezpain txikietara lotuta dago, beraz, gozamena sentitzeko ez da ezinbestekoa zuzenki laztantzea, inguruan laztanduta ere nahikoa izan daiteke, pertsonaren arabera. Aluak bi zulo ditu, bata ureterra da eta bere funtzio printzipala nahiz eta ez bakarra, txisa egitea da; gainera, bertatik orgasmo osteko isurketa atera daiteke. (Honen inguruan luze eta zabal beste egun batean hitz egingo dugu). Bigarren zuloa bagina da, bertatik hilekoa ateratzen da, beraz, baita tanpoi mota desberdinak sartu ere; horrez gain, gehienetan hemendik erditzen da eta sarketa egin daiteke, baginarekin zakila estaltzea, hain zuzen.

Demasiadas veces le llamamos vagina a lo que deberíamos llamar vulva, ya que la vagina es una parte concreta de la vulva. Todas las vulvas son diferentes, existen tantos tipos como vulvas hay, ni mejores ni peores, ni más bonitas ni más feas, etc. Cada cual tiene la suya y sería genial que tuviéramos una buena relación con ella. Por ejemplo, nos podemos ayudar de un espejo de mano para conocerla y familiarizarnos con ella, saber cómo es y así en el momento que detectemos alguna diferencia a lo habitual sabremos cómo gestionarla: cambio de olor, granos, verrugas, etc. Además, el hecho de conocer una parte fundamental de nuestro cuerpo nos ayudará a sentirnos bien en el, desarrollar una buena autoestima y sentirnos más seguras.

Bagina espazio birtual bat da, hau da, egoera normalean itxita dago eta bakarrik zabaltzen da zerbait sartzen dugunean. Bagina ez da tubo uniforme bat, bi parte nagusiz osaturik dago: sarrerako parteak 4-5 zentimetro neurtzen ditu eta sentsiblea da, bigarren parteak, aldiz, 7-8 zentimetro neurtzen ditu eta ez dauka sentsibilitaterik, anestesikoa da. Bagina beti umela dago eta ondorioz bere usaina dauka. Hilekoa jaitsi baino lehen neskei fluxua agertzen zaie eta hemendik aurrera bagina osasuntsu mantenduko du bakterio eta infekzioetatik babestuz ileekin batera. Neska batzuk fluxu asko daukate eta beste batzuk ez eta bi kasuetan ez dago inolako arazorik. Hilekoaren zikloaren arabera kantitatea, kolorea eta usaina aldatzen da. Neska batzuk fluxu kantitatearekin obsesionatzen dira eta salvaslip-ak erabiltzen hasten dira, ez dira batere onak ez baitiote baginari arnasten lagatzen, beraz, ez da gomendagarria salvaslip-ak erabiltzea fluxuarentzat. Beti ere, algodoizko kuleroak erabiltzea funtsezkoa da aluaren osasunarentzat.

Una vulva sana huele y con limpiar una vez al día es suficiente, sin embargo, la vagina no hay que limpiarla por dentro porque los químicos pueden alterar su flora y acabar infectándose. Estos químicos podemos encontrarlos en muchos productos que nos venden de higiene íntima, geles corporales, tampones y compresas (con olor), e incluso perfumes y colonias. Una mujer con vulva podrá percibir su olor y esto es completamente natural, sólo se convierte en síntoma de que algo anda mal si el olor es tan fuerte que se puede percibir a la distancia o por otras personas. Además del flujo, la entrada de la vagina también se lubrica en el momento en que esa persona se excita; en este caso también, algunas personas lubrican mucho y otras más bien poco.

Hilero zuen intereseko artikulu txikiak idatziko ditugu autoezagutza bultzatzeko asmoarekin. Beraz, animatu zure alua ezagutzera ez baduzu orain arte ezagutu. Gaur emakumeen osasunaren nazioarteko eguna da, beraz, aitzakia bikaina daukazu, berau ezagutuz zure osasunaz ere arduratzen arituko baizara! Gogoratu gorputzaren ezagupenak jabekuntzara eramango gaituela

EGILEA:

Página 5 de 5