Шаблоны Joomla здесь.

Ikastetxeekin Ekimenak

HELBURUAK

Gaur egungo gizarteko jarrera eta jokabide sexistak eta botere eta genero-harreman desorekatuak deseraikitzea, eta elkarrekin berdintasunean bizitzeko garrantzia eta beharrizana ulertaraztea, elkarrekin generorik gabeko nortasunak eta maitasun-harreman osasungarriak eraikiz, giza-eskubideak eta dibertsitatea errespetatzen dituen kultura batean. Helburu orokor hauek bereizten dira:

  • Kritika garatzea eta soziokulturalki araututa dagoena zalantzan jartzea.
  • Maitasuna egoteko, osasun indibidual eta kolektiborako elementu positiboa izan behar duela barneratzea, elkar zaintzeko dela, askatasuna ematen duela eta ez duela dependentziarik sortzen.
  • Indarkeria egoerak ezagutzeko, identifikatzeko eta horien aurrean erantzuteko estrategiak eskuratzea.

EDUKIAK

Helburuak lortzeko, lantzen diren edukiak hiru ardatz hauetan banatzen dira:

SEXU-GENERO SISTEMA

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOA

GENERO INDARKERIA

NORENTZAT DIRA?

Bilboko ikastetxeetako hezkuntzako komunitate osorako: Ikasleentzat: DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat dira, gutxi gorabehera 14 eta 18 urte bitartekoak direnak; Irakasleentzateta Familientzat

ZELAN EGITEN DUGU?

  • Ikasleak: Parte-hartze aktiboa eta interkomunikazioa bultzatzen da, abiapuntutzat eta ardatz nagusitzat euren bizipenak direlarik. Ildo horretatik, metodologiak taldearen eztabaida eta araututako nortasunak eta indarkeriaren erabilera zalantzan jartzea sustatzen ditu, horretarako gogoeta kritikoa eta kontzientziazioa erabilita. Eta hori guztia, ikuspegi ludiko batekin eta jostaketa giroan, taldeko dinamika-teknikak erabilita, rol-playing, eztabaidak, edukien aurkezpenak, eta abarrak. Tailerrak euskaraz edo gaztelaniaz eman daitezke. Tailerrak ordu biko saio bitan egiten dira.
  • Irakasleak eta familia: Ordu biko hitzaldi informatiboa eskaintzen da irakasleei eta ikasleen gurasoei programari buruz eta bereziki azpimarratuko dira nerabeen arteko ezkongaietako harremanei buruz hitz egiteko.

GIZA TALDEA

Esku-hartzearen taldea osatzen duten pertsonak gizartearen eta hezkuntzaren arloetako profesionalak dira eta generoaren eremuko prestakuntza espezializatua daukate, bai eta lan-esperientzia Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako hezkidetzako proiektuetan ere.

Taldean emakumezko bat eta gizonezko bat daude, eta biak andrazkoen aurkako indarkeria kasuetako esku-hartzean espezializatuta daude.

[Versión en castellano]

лимузин на свадьбу.