Elkarrizketa: MAIALEN OREGI ELIZBURU

Шаблоны Joomla здесь.

 

¿QUIÉN ERES?

Kaixo, Maialen Oregi Elizburu naiz, Soraluzen jaioa 1985ean. Gizarte zientziak eta enpresa Deustuko unibertsitatean ikasi ostean, Eroskin hazi nintzen lanean Pertsonen garapenerako arloan. Bertan nengoela “master” moduko baten berri izan nuen Team Academy en Euskadi izenekoa Tecnalia ikerketa zentruak sustatzen zuena. Asko jakin gabe eta asko pentsatu gabe bertara apuntatu nintzen. Learning by Doing filosofian oinarritzen den master bat da, horrela 9 pertsonen artean Manahmana kooperatiba sortu genuen ikasteko tresna bat bezala. Urte oso bat proiektu errealak egiten pasa ostean, 4 pertsonen artean enpresarekin jarraitzea erabaki genuen, eta hemen gaude 9 urte ostean Manahmanarekin jarraitzen.

 

¿QUÉ ES LA IGUALDAD PARA TI EN EL DÍA A DÍA? (estudios, cultura, hobbies, teatro, relaciones interpersonales, etc.)

 Niretzako berdintasuna bizitzeko modu bat da, bakoitzaren baloreetan dagoena. Baloreetan izateak zer esan nahi du? Ba bakoitzaren jarrerak berdintasunaren aldekoak edo ez aldekoak izango direla. Niretzako berdintasuna errealitate bat da, ez da aukera bat eta horrela bizi dut. Nire egunerokotasunean Manahmanan adibidez berdintasuna 100%a da, nire bizitza pertsonalean, etxean, egunero berdintasunaren alde jokatzen dut. Alaba bat ere badaukat eta nahiz eta oraindik txikia izan, bai jostailuen aukeraketan, bai nola hitz egiten diodan… beti presente daukat berdintasuna. 

Egia da nire egunekotasunean eta enpresa munduan ikusten dudanak argi usten duela oraindik ere lan handia dagoela egiteko, bai emakume-gizonezkoen arteko berdinatasun aukeretan baita kultura edo jatorri ezberdinetako pertsonen artean. Oso arraroa da Euskal Herrian zuzendaritza postuetan euskalduna edo  espainola ez den persona bat ikustea eta bateron bat badago, Europarra izaten da.

Uste dut Euskal Herritarrok denbora eta elkartopaketa “gunean edo beharrak” behar ditugula beste kulturetako pertsonekin egoteko.

¿QUÉ TE PARECE GEU BIOK?

Oso iniziatiba ona iruditzen zait. Sentsibilizazioa beharrezkoa da eta errekurtsoak izatea ere bai. Gainera ekintza puntualak data garrantzitsuetan oso interesgarriak ikusten ditut.

¿QUÉ PROPONES FRENTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO?

Hausnarketa eta ekintza. Ezin gara geldi egon pasatzen ari den bitartean.

 

Mila esker Mailen!!

 

лимузин на свадьбу.

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook