Ez Isildu bloga: Ondo maite zaituenak… ZORIONTSU egingo zaitu

Шаблоны Joomla здесь.

Edonolako indarkeria jasaten baduzu, oso-oso zaila izango da zure bikotekideak edo bikotekide ohiak maite ez zaituela onartzea eta maitasunak indarkeriarekin inolako zerikusirik ez duela ikustea, nahiz eta literaturan edo filmetan horixe bera saldu nahi diguten.

Izan ere…

 

Maitasuna errespetua, berdintasuna da. Ez da etengabeko botere-borroka eta, are gutxiago, beste pertsona menderatzeko erabateko premia.

 

Tratu txarrak ematen dituenak maitasun erromantikoaren eredua erabiltzen du, justifikatzerik ez dagoena justifikatzeko, erantzukizun guztia gainetik kentzeko eta gertatutakoaren erruduna zu zeu zarela esateko. Halaber, gauza bera egingo du, indarkeria-pasarte bakoitzaren ostean barkatzeko eskatzen dizunean. Edonola ere, une batean konturatu egingo zara egiten duzuna egiten duzula ere ez zarela bera aldatzeko gai izango eta ezin izango duzula bere indarkeria kontrolatu.

Kontrola ez da maitasuna, jabetza baizik, jeloskortasuna bezala. Ez zara berea, ez zara inorena. Zeure buruarekiko zorra baino ez duzu eta ez beste inorekiko. Pertsona jeloskorrek ito eta presionatu egiten zaituzte, kontrolpean eduki behar zaituztelako, ez maitasunagatik, euren frustrazioengatik, segurtasun-faltagatik… Gainera, zu ez zara horren errudun eta erantzule.

Maite izango bazintu, babesa emango lizuke, nahiz eta zure erabaki batzuekin ados egon ez. Babesa izango litzateke eta ez lasta.

Gehiago irakurri

лимузин на свадьбу.
 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook