Optikak

Optikak 35 begirada dira. Bilbon jaio edo bizi diren 35 emakumeren hautemateak lanean, sexualitatean, etxean, espazio publikoan, eremu sozialean, familian, etorkizun baten somaketan nahiz generoaren inguruko beste zenbait aloretan. 19 galdera berberei erantzuten dieten argazki ezberdinak.

OPTIKAK ikusi

Ez isildu! bloga: Maitasuna ez da ipuinen kontua

Bazen behin...

Gogoan dituzu txikitako ipuinak? Euretako bat irakurri duzu berriro eta behar bezala hausnartu duzu nolako emakume eta gizon ereduak azaltzen ziren printze urdinaren eta esaneko printzesa ederraren inguruan?

 

Badirudi ipuin haietatik haratago gaudela, baina ingurura begiratuz gero, maitasuna, sufrimendua zein etsipena nahasten dituzten abestiak kontuan hartuz gero, hain muturrekoak diren maitasunaren eta indarkeriaren kontzeptuak nahasten dituzten film askotako argudioei erreparatuz gero eta gure heziketako maitasun erromantikoaren eredua aintzat edukiz gero, argi eta garbi dago ipuin horiek eraldatu egin direla.

Hala ere, bitartekoak justifikatzen dituen helburudun maitasun erromantikoaren mezua Errauskiñeren ipuinean bezain indarrean dago gaur egun.

Horrelako ipuin gehienetan, printzesa pasiboa da (edo, ostantzean, garbitzen dago, Edurne Zuri ipuinean bezala), eta printzea noiz salbatuko ote duen zain dago. Printzea, gainera, adoretsua, aktiboa da beti, eta printzesa eramaten du sari moduan, printzesari zer uste duen galdetu gabe, jakina. Horrez gain, amaierako esaldia honako hauxe zen beti: “Zoriontsuak izan ziren betiko”.

Gehiago irakurri...

Ez isildu! bloga: Mikromatxismoak

Badakizu zer den MIKROMATXISMOA?

Honako hauxe da Luis Boninoren esanetan: “mikrotasunaren ordenan egunero ematen diren gizonezko menderakuntza-jardun antzemanezinak”. Hau da, gaur egun berdintasunezkoa omen den gizartean bere horretan dirauten matxismo-modu sotilak.

Nekez antzematen dira, matxistak ez diren antzeko beste jokabide batzuekin agertzen direlako. Hori dela eta, baliteke berdintasunezko harremanak eragoztea eta zeure baitan sentitzea zerbait ez doala hain ondo, nahiz eta zer den jakin ez. Orain arte, behintzat…

Gehiago irakurri...

Nik erabakitzen dut!

Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko Nazioarteko Eguna

Era berean, Bilboko Udala Eudelen “Puntu Lila” kanpainari atxikitu zaio, zuzenean hiritarren kontzientzia eta interpelatzen eskatzen duena: “Emakumeen aurkako indarkeriari ez” lelopean, guztiak tartean sartzeko asmoa duena.

Ekimena emakumeenganako indarkeriaren gaitzespena islatzeko hiriko eraikin ezberdinen leihoetan Puntu Lila kokatzean datza, kanpainiaren irudia alegia. Irudi hau emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur bihurtzeko asmoz, zuen eraikinaren leihoetan erakus dezazuen zuen partehartzea eskatzen dizuegu.

"Puntu Lila" deskargatu

 

Gehiago irakurri...

 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook