Ez Isildu! bloga: Sare Sozialetan Ikusgai Jartzen Zara?

Mutil bat ezagutzen duzu, liluratzen zaitu, jende guztiari kontatu nahi diozu zeinen maiteminduta zauden, etab. Hau guztia dela eta, sare sozialetan murgiltzen zara, zure sentimenduak adierazteko, berarekin dituzun argazkiak inguruko jendeari erakusteko, maitasun mezuak elkarri bidaltzeko, zure sare sozialen egoera aldatzen duzu: “norbaitekin dago…” zeinen pozik zauden erakusteko, etab.

 

Baina… guzti hau egin aurretik, pentsatzen ahal duzu agian, guzti hau egiteko, apur bat itxarotea egokia izango litzatekeela? Erlazio hau, erlazio bat da dagoeneko edo noizbehinkako zerbait da? Noizbait gertatu ahal zaizu, maitasun adierazpen guzti hauek sare sozialetan ipini eta gero, damutzea, jende guztia dagoeneko enteratu delako? Eta jai momentuetan ateratako eta gero sare sozialetara igotako argazki horiek, non gorputza erakustearen moda jarraitu nahi izan duzun ederra zarela edo ez, jakiteko?

Gehiago irakurri...

Pikara: Zer ez dugun nahi maitasunaz

“Nola maitatu behar genuke feministok?”. Galdera horren inguruan hausnartu egiten du Kattalin Miner-ek artikulu honetan

Bukatu berri dut Mari Luz Estebanen azken lana: Crítica del pensamiento amoroso. Ez naiz sartuko eduki hain sakonetan, oraindik asko dut hausnartzeko, prozesatzeko, birpentsatzeko. Egia da, banuela horrelako zerbait irakurtzeko gogoa, maitasunaz hitz egiten duen irakurketa feminista bat aurrez-aurre topatzekoa, eta ez nau hotz utzi.

Feministok askotan esan ohi dugu, maitasun erromantiko hegemonikoak zenbat min egin digun emakumeoi; bai, printze(sa) urdinaren ideia horrek, zer esan laranja erdiaren kontzeptuak edo “sin ti no soy nada” estribilo gorrotagarriak.

Indarkeria erraz identifikatzen dugu maitasunari lotutako ideia askorekin (orain Azaroak 25a, hain gertu egonik, zer esanik ez), eta hortaz hausnartzen jarrita, galdera izugarri luze eta kontraesan sakonak sorrarazi izan dizkigu askotan.

Baina liburu honek eman dit erantzunen bat edo beste, (edo ziurrenik galdera gehiago), aspalditik buruan nuen galdera horri: nola maitatzen dugu edo maitatu behar genuke feministok?

Gehiago irakurri...

Plastikozko panpinak

Bilgune Feministako kideek, publizitate sexista salatzeko eginiko ekimeneko bideoa!

San Martin merkatal zentruaren aurrean egon ginen, jolasean... "Poses" bideotik ideia hartuta, pose desberdinak, tenperaturak, denborak, jarrerak eta begiradak gorpuztu genituen. Publizitate sexistak hiltzen gaituelako!

1-Emakumeon gorputz eta posturen hipersexualizazioa bultzatzen duelako.

2-Edertasun patroia gaixotzailea delako, bizi arteko esklabo egiten baikaitu! Aseko gara inoiz?

3-Publizitateak inposatutako eredua uniformizatzailea delako. Baina emakumeon gorputzak anitzak dira!

4- Publizitateak heteronormatibitatea indartzen duelako gure sexualitatea zuzenduz eta manipulatuz.

Noren desioa bilatzen du? Desio berezkoa ala eraikitakoa da?

Bideoa ikusi

Aizpea Goenaga

Zinemagile lez  Simone Beauvoir saria.

Aizpea Goenaga (Donostia) aktore, gidoi egile, zinema zuzendaria eta Etxepare Institutuko zuzendaria aurtengo Simone Beauvoir saria dugu zineman egindako lanengatik. Goenagak magisteritza ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothen irakasleekin interpretazio ikasketak hasi baino lehen. Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatiko diplomatua, New Yorken dramaturgia eta interpretazioa ikasi zuen ere H.B. Studio, Ernie Martin Studio eta  New School University-n. Ibilbide profesionala oparoa izan du eta aktorea izateaz gain, idazlea, gidoi egile eta zuzendaria da bai oholtza gainean bai zinema eta telebistarako.

Gehiago irakurri...

Muxote Potolo Bat

WEB

Calentando motores para el 8 de Marzo!!

 

 

 

2012KO MARTXOAK 8

MURRIZKETAK GORA TA BEHERA EMAKUMEOK KALERA

Manifestazioa 19:30tan Arriagan

Manifestación 19:30 en el Arriaga

8 de MARZO 2012

 
Tarjetatxiki
Ayuntamiento de Bilbao
 

Irudiak

Dokumentuak

Genero Indarkeria edo Ezkontideen arteko Gatazka egoeran diren Emakumeei Osoko Arreta emateko Zerbitzu Karta

 

Facebook